BERRIAK

Hendaiako errugbilarien 3. garaipena

Hendaiako_errugbilarien_3._garaipena

MP3 jaitsi

Sailkapeneko azken postuan izanagatik, Tyrossen kontra irabazi du Hendaiak errugbian. Pilotan, berezkoetan, Waltary - Guichandut eta Etchegaray - Bilbaok bigarren garaipena lortu dute. Eta beste kirolen emaitza guztiak.

2018ko Martxoaren 19a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Esker 1000

Ixo!_-_Esker_1000

MP3 jaitsi

Esker 1000 proiektuaren aurkezpena ukanen dugu gaur. Programa anitza eta luzea dute azaltzeko Maylis Calvet eta Laida Camblong-ek. Eta beti bezala Josu Guillenek, bere kronikarekin, munduaren iritzia ekarriko digu.

2018ko Martxoaren 15a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2018 03 13

Adi_2018_03_13

MP3 jaitsi

Seitan, Broken Brothers Brass Band, Tooth, Moby, Young Fathers, The Herbaliser, Giedre, French Fuse, Glowbug, I Fight the Bears, Ministry.

2018ko Martxoaren 14a

KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Hizketan aritzeko hitzorduak Hego Lapurdin

Hizketan_aritzeko_hitzorduak_Hego_Lapurdin

MP3 jaitsi

Mintza Trago eta Hendaia Euskaraz aipatzen digu Ugaitz Arinek aste huntan.

2018ko Martxoaren 13a

BERRIAK

Lehen libertimendua

Lehen_libertimendua

MP3 jaitsi

Makean zuten hitzordua igandean libertimendu zaleek, bertako gazteek Lekorne eta Luhusokoekin betan antolatutako lehen libertimenduarentzat.
Publikoaren ohar baikorren eta antolatzaile eta partehartzaileen plazerra ikusirik ez da azkena izanen. Ramuntxo Kristi eta Amets Arzallus bertsolariak, Zirtzilak eta publikoa mintzarazi du Artzen Letonak.

2018ko Martxoaren 13a

BERRIAK

Txoria Kataluniaruntz

Txoria_Kataluniaruntz

MP3 jaitsi

Txoria Txori ekitaldia iraganen da larunbatean Hazparnen.
Martxoaren 17an, Kataluniako herrialdea gomitatu dute aurten.
Eihartzea kultur etxea eta Tanborradak antolatzen du topaketa hau. Xabi Larre, tanborradako kideak aipatzen dauku 2 urtetarik egiten den hitz ordua.

2018ko Martxoaren 13a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016