KRONIKAK
SOZIALA

"Biziki inportantea iduritzen zait, gastuei kasu gehiago ematea irabazietan baino"

_biziki_inportantea_iduritzen_zait_gastuei_kasu_gehiago_ematea_irabazietan_baino_

MP3 jaitsi

Sinplifikazioa; Hau da, Beltzane Obanos kronikariak azpimarratu nahi izan duena hilabeteko kronikan. Azken aldian, gastu guziei begira jartzea proposatu zuen, hortik, gure biziaren sinplifikatzea proposatzen du.

Arantxa Idieder mintzatu da Beltzane Obanosekin.

2021eko Azaroaren 22a

BERRIAK

"Ez dugu bortxaz beste igotze bat lortuko eta ez da gure helburua"

_ez_dugu_bortxaz_beste_igotze_bat_lortuko_eta_ez_da_gure_helburua_

MP3 jaitsi

Urruñako nesken eskubaloi taldeak, Nazional 2an jokatzen du gaur egun, Frantziako 4. mailan, Atharratzeko taldearekin batera.

3 urtetan, bi aldiz mailaz igo dira Lapurtarrak, Pré-Nazionaletik Nazional 2ra.

Sasoi hastapen ona egin badute ere, beren lehen xedea ez da gaineko mailara igaitea. Maider Lasaga atezainarekin egon da Olatz Idoate.

2021eko Azaroaren 22a

BERRIAK

Ximun Hiriart Urruti amaturretan munduko MMA txapelduna

ximun_hiriart_urruti_amaturretan_munduko_mma_txapelduna

MP3 jaitsi

MMA, Mixed Martial Art inglesez edo Arte Martzialen nahasketa euskaraz, borroka kirol bat da. Izenak dion bezala, teknika desberdinak baliatzen dituen borroka.

Amaturren sailean 67 kilo petikakoen sailean, munduko txapelduna Kanboarra da. Berriki Italian lortu du titulua. Ximun Hiriart Urrutirengana joan da Olatz Idoate.

2021eko Azaroaren 22a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Azaroaren 22ko Azkaingo berriak

azaroaren_22ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2021eko Azaroaren 22a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Azaroaren 22ko Itsasuko berriak

azaroaren_22ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2021eko Azaroaren 22a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Azaroaren 18ko Lehuntzeko berriak

azaroaren_18ko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2021eko Azaroaren 19a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016