BERRIAK

Xamar Xurien Blues-a

Xamar_Xurien_Blues-a

MP3 jaitsi

Les " Blues " Blanches Orkestra, ospitaleko mediku, erizain, idazkari, edo teknikariek osatzen duten musika taldea duela urte bat sortu zuten Baionako ospitalean.
Maialen Torre psikologoak, zehar edo trebeseko flauta jotzen du taldean. Panpi berekin solastatu da.

2018ko Martxoaren 06a

BERRIAK

Aviron garaipenetik hurbil pasa da.

Aviron_garaipenetik_hurbil_pasa_da.

MP3 jaitsi

Errugbian, azken segunduan galdu du Beziers-en zelaian. Beste kirol emaitza guztiak.

2018ko Martxoaren 05a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Tristtan Mourguy

Ixo!_-_Tristtan_Mourguy

MP3 jaitsi

"Dual" diska bikoitzaren bigarren zatia atera du Tristtan Mourguy musikariak. Gurekin da Ixo! Emankizunean "Beharrezkoa da... Hutsa" diska aurkezteko baina bere musikari bide osoa aipatzeko ere! Horrez gain kronikalariak beti hor ditugu: Maylis Calvet eta Allande Etxeberrik munduaren beren ikuspundua emaiten digute!

2018ko Martxoaren 02a

BERRIAK

Biriatuko ikastola bestan

Biriatuko_ikastola_bestan

MP3 jaitsi

Biriatuko ikastolak, igandean 2 animazio antolatzen ditu, bazkari bat lehenik eta bertsu saio bat arratsaldeko 5etan elizan.
Aritz Audikana Biriatuko ikastolako lehendakariak, Aitor Errazkini aurkeztu dio ikastola.

2018ko Martxoaren 02a

BERRIAK

Natura eta musika

Natura_eta_musika

MP3 jaitsi

Zuhaitz Lepatuen 2. Europear kolokiaren karietan, Saran, ostiral gau hontan 9etan, Ruper Ordorikak kontzertua eskainiko du.
Panpi Oñatiar musikariarekin solastatu da, eta funtsian herrian bizi baita, Saratarra denez erraiten ahal ote da ?

2018ko Martxoaren 02a

KRONIKAK | ZAZUKERIAK

McBehatz, Xakur fitxatuak eta Putz

McBehatz__Xakur_fitxatuak_eta_Putz

MP3 jaitsi

Aste huntako Zazukerietan denetarik bada, janaria, abereak, droga eta egazkina. Baina ez da familia guztiarentzat...

2018ko Martxoaren 02a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016