BERRIAK

Beñat Loyathoren erakusketa ikusteko azken egunak

benat_loyathoren_erakusketa_ikusteko_azken_egunak

MP3 jaitsi

Beñat Loyatho hazpandar margolaria oraino igande arte izanen da Choribit gelan, bere margolanen erakusten.

Hogei bat lan erakusten eta saltzen ditu, lapitzez edo tinduz eginak, natura, etxeak, baserritarrak, koloretsu edo xuri ta beltzez. Panpi Mercapide izan da Beñat Loyathoren erakusketan.

2021eko Azaroaren 05a

BERRIAK

300 euskaldun Napoleonen banderapean

300_euskaldun_napoleonen_banderapean

MP3 jaitsi

Napoleon enperadorearen izenean, Joachim Murat Frantses jeneralak, Ipar Euskal Herriko 300 mutil hartu zituen bere Ohorezko Guardia osatzeko, 1808-ko maiatzaren 2ko jazarpena edo matxinada gertatu zenean Espainiako Madrilen.

Hori kondatzen dauku gaur Joseba Aurkenerena kronikariak.

2021eko Azaroaren 05a

BERRIAK

Ama izan berriari laguntza ekartzeko Yoga

ama_izan_berriari_laguntza_ekartzeko_yoga

MP3 jaitsi

Sortze aintzin eta ondoko yoga proposatzen du Amaia Mujika yoga irakasleak. Bakarkako segipena, zure etxean, zure erritmoan, Hazparnetik 20 kilometrotan. Bere zenbakia: 06.81.36.91.47.

Sortzea prestatu ala gorputza zaindu sortze ondoko saioekin, Kriztof Arotzarena joan zaio xehetasunen galdegitera.

2021eko Azaroaren 05a

BERRIAK

40 kantari Estitxuren kantuak berpizteko

40_kantari_estitxuren_kantuak_berpizteko

MP3 jaitsi

Beskoitzeko Urretxindorra berpiztuko dute larunbat huntan Senpereko elizan.

Estitxu Kantatuz kantaldia proposatzen du Zaldubi ikastolak, Aldudarreko ibarreko artistek bultzatu Kantatuz egitasmoa Lapurdira etorriko da beraz. Estitxu Roblez Arangizen kantuak emango dituzte 5 musikari profesionalez lagunduta 40 kantarik.

Arantxa Idieder mintzatu, Mikel Erramuzpe Kantatuz egitasmoko kidearekin. Azaroaren 6an, gaueko 8tan Senpereko elizan, Zaldubi ikastolak antolatua 15 eurotan.

2021eko Azaroaren 05a

KRONIKAK
KULTURA

"Begiak hets Berlingo kale batean zaiztela irudikatu, eta bidaia has dadila : Public Service Broadcasting"

_begiak_hets_berlingo_kale_batean_zaiztela_irudikatu_eta_bidaia_has_dadila_public_service_broadcasting_

MP3 jaitsi

Ingles taldea den Public Service Broadcasting bikotearen lan berria aurkeztu digu hilabete honetan Joanes Garcia Basurkok.

Disko bakotxa kontzeptu gisara lantzen dute, aldi honetan Bright Magic diskoa Berlin hiriari omenaldi bat da.

2021eko Azaroaren 05a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Azaroaren 4ko Lehuntzeko berriak

azaroaren_4ko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2021eko Azaroaren 04a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016