BERRIKETARIAK | UZTARITZE

Uztaritze inguruko berriak Mixel Zarratiarekin

Uztaritze_inguruko_berriak_Mixel_Zarratiarekin

MP3 jaitsi

Lehenik Ikastolaren 40 urteak aipagai, kirolari lekua pilota eta lasteraldi batekin eta bukatzeko Heraitzeko bestak!

2012ko Maiatzaren 30a

KRONIKAK | MUSIKA KLASIKOA

Maite Idirinen eskutik oraingoan ere

Maite_Idirinen_eskutik_oraingoan_ere

MP3 jaitsi

aste huntan biolonista baten ezgutza egiterat eramaiten gaitu, Nicolo Paganini.

2012ko Maiatzaren 22a

KRONIKAK | EUSKAL MUSEOA

Euskal museoaren itulian Ione Josie-rekin

Euskal_museoaren_itulian_Ione_Josie-rekin

Aste huntan ere Euskal museoaren itzulia egin du Ione Josie Ekhi Erremundegi lankidearekin batera eta oraingoan itsasoaz ari den gela batean gelditu dira.

2012ko Maiatzaren 02a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Ezki Hosto Zabala

MP3 jaitsi

Aste huntan Jon Sudupe, Donibane Lohitzuneko Baratze botanikoko langileak Ezki hosto zabalaren sekretuak azaltzen dizkigu.

2012ko Apirilaren 26a

BERRIKETARIAK | SENPERE

Senpereko berrien itzulia egiten dugu aste honetan

MP3 jaitsi

eta aste huntan Amets Laetjusan gure berriketariak, EH BAI-en kapaina, Senperen Euskaraz Bizi-ren bilkura, Kantu lasai, Amotzeko eskolaren bazkaria eta kirolak aipatuko dizkigu.

2012ko Apirilaren 26a

KRONIKAK | EUSKAL MUSEOA

Aste huntan Ione Josie-rekin solastatzen.

Aste_huntan_Ione_Josie-rekin_solastatzen.

Euskal museoren itzulia egiten da astero, eta bertara gomitatzen ditugu euskal panoramako pertsona ezagunak, eta aldi huntan Ione Josiek gomita onartu du.

2012ko Apirilaren 25a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016