BERRIAK

Berezkoen binazkako txapelketako pareak ezagunak dira

Berezkoen_binazkako_txapelketako_pareak_ezagunak_dira

MP3 jaitsi

Berezkoetan beti, Larralde/Bilbao finalerdia gibelatua.

2018ko Otsailaren 12a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Musikatxiloaldiaren emaitza

Ixo!_-_Musikatxiloaldiaren_emaitza

MP3 jaitsi

Bukatu da Musikatxiloaldia. 5 talde, 5 kantu, irabazle 1 baina galtzailerik ez! Maitena Beheran eta Jokin Irungaraiekin kantuen azken itzuli bat egiten dugu, emaitza eman aintzin.

2018ko Otsailaren 09a

BERRIAK

Etxepare, Baionatik Pausura

Etxepare__Baionatik_Pausura

MP3 jaitsi

Ostiral gau huntan Xaian, Pausun antolatzen da Etxepare lizeoaren aldeko kantu afaria. Izena eman behar dira 05 47 75 07 02rat deituz.
Aimar Lopezek emaiten dizkigu xehetasunaz ekitaldi huntaz.

2018ko Otsailaren 09a

KRONIKAK | KULTURA

Eleberri bat gehiago

Eleberri_bat_gehiago

MP3 jaitsi

Aines Haristoyek eleberri bat aurkezten digu aste huntan, Emma-Jane Kirby idazlearen "L'opticien De Lampedusa"

2018ko Otsailaren 09a

KRONIKAK | ZAZUKERIAK

Beaux, Bide Lapurketa eta Lady Doritos

Beaux__Bide_Lapurketa_eta_Lady_Doritos

MP3 jaitsi

Berri irringarri eta bitsiak aste huntan ere, Panpi Merkapideren Zazukerietan.

2018ko Otsailaren 09a

BERRIAK

Euskararen tokia Uztaritzen

Euskararen_tokia_Uztaritzen

MP3 jaitsi

Hizkuntzak eztabaida piztu du bardako kontseiluan Uztaritzen. Euskaraz adierazteak diskriminatzen ote ditu hizkuntza ez dakitenak? Frantsesez egin beharra batzuk euskaraz ez dakitelako euskara guttiestea ote da? Aterabidea ote da bapateko itzulpena egitea denek ulertu ahal izateko? Soka luzea ekarri dute galdera guzti hauek. Kontseilu bilkuran zen Ihintza Arrieta.

2018ko Otsailaren 08a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016