BERRIAK

Euskal kultur sorkuntzaren transmisioaz gogoeta goiza Senperen

euskal_kultur_sorkuntzaren_transmisioaz_gogoeta_goiza_senperen

MP3 jaitsi

Euskal kultur sorkuntzaren transmisioaz jardunaldia iraganen da larunbat honetan Senperen. Transmisio hortan hutsune edo ahultasun bat sentitzen dela ondorioztatu zuten 2019ko jardunaldietan eta orain, nola egituratu eta sendotu izanen da erronka berria.

Jardunaldi horietaz mintzatu da Ihintza Arrieta, Gotzon Barandiaran idazle eta kulturgilearekin. 2019ko jardunaldietan ondorioztatu zutela transmisioan hutsune bat bazela, esplikatu dio.

2021eko Urriaren 22a

BERRIAK

Baigorriko Herriarena lehiaketan hiru lapurtar

baigorriko_herriarena_lehiaketan_hiru_lapurtar

MP3 jaitsi

Baigorriko Herriarena lehiaketako finala jokatuko da, igandean, goizeko 11etan.

Hiru lapurtar kantxaratuko dira.

Milafrangako Mikael Darmendrail eta Battitta Ducassou Itsasuarra ariko dira alde batetik.Peio Larralde Hazpandarra eta Ximun Lambert Izpurarra bestetik.

Gibeleko bi pilotariekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2021eko Urriaren 22a

EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #2

disko_gogorra_2

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, hilabetero, munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet.

2021eko bigarren programa honek Afrikako kontinenteko musika gogorarazten du batez ere:

  • William Oneyabor
  • Orchestre Baobab
  • Zao
  • Lek Sen
  • Black So Man
  • Fitini
  • William Oneyabor
  • Teaspoon and the Waves

2021eko Urriaren 21a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2021 10 19

adi_2021_10_19

MP3 jaitsi

Onki Xin, Agara, Merina Gris (feat J Martina), Bananas, Dos Santos, Massilia Sound System, Postcards, Gustaf, Girl K, SOJA, Hippotraktor, Fleddy Melculy.

2021eko Urriaren 20a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Urriaren 20ko Makea eta Lekorneko berriak

urriaren_20ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2021eko Urriaren 20a

BERRIKETARIAK | SARA

Urriaren 19ko Sarako berriak

urriaren_19ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2021eko Urriaren 19a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016