BERRIAK

Amarra kantuz Ezpeletan

Amarra_kantuz_Ezpeletan

MP3 jaitsi

Ezpeletan igandean, arratsaldeko 5etan abesbatza bat entzuten ahalko da.
Taldean kantatzen duen Peio Doxpik aurkezten dauku hua.

2017ko Irailaren 05a

BERRIAK

Philippe Oihanburuk Ramiro Arrue aipatu dauku

Philippe_Oihanburuk_Ramiro_Arrue_aipatu_dauku

MP3 jaitsi

Biarritzeko Bellevue eremuan ikus daiteken Ramiro Arrue erakusketak arrakasta haundia biltzen du. 300 obra baino gehiago bildu dituzte.Egunero zabalik, asteartetan salbu, 11etatik arratseko 8etara. Irailaren 17a arte.
Battitt Crouspeyre mintzatu da artista ezagutu duen Philippe Oihanbururekin:

2017ko Irailaren 02a

KRONIKAK | KULTURA

Zuratik Itsasora

Zuratik_Itsasora

MP3 jaitsi

Hendaiako " Asporotsttipi " etxean jarri da " Zuhaitzetik Itsasontzira " erakusketa. Itsas Begiak elkarteak muntaturik, euskal itsagintzaren historia kondatzen digu erakusketa horrek.
Itsas Begia elkarteko Jean-Luc Mendizabalek erakusketaren bisita egiten digu.

" Zuhaitzetik Itsasontzira " erakusketa Asporotsttipi etxean ikusgai izanen da, Hendaia, urriaren lehena arte.

2017ko Agorrilaren 28a

BERRIAK

Permakultura, bartzegintza sanoa.

Permakultura__bartzegintza_sanoa.

MP3 jaitsi

Baratzegintza iraunkorra aipatuko dugu:
Luhusoko Battitt Etcheverry eta Maite, bere amarekin, baratzegintza desberdin bat aipatuko dugu. Permakultura, bizi filosofia bat baino gehiago: jendeak, abereak, marmutxak, landareak, ber ingurumen sanoan emaiten dituenak.

2017ko Agorrilaren 25a

BERRIAK

Larresoroko bestak aste buruan dira

Larresoroko_bestak_aste_buruan_dira

MP3 jaitsi

Ostegun huntan hasten dira Larresoroko bestak. Berrikuntza batzuekin gainera. Besta komiteko Maddi Mourguiartek programa aipatzen dauku erranez, lehenik, ostegun gaua herriko beste elkarte batekin antolatzen dutela:
https://www.facebook.com/events/509394029402011

2017ko Agorrilaren 25a

BERRIAK

Pollita bazira, Ez kexa!!

Pollita_bazira__Ez_kexa!!

MP3 jaitsi

"Ez Kexa" jauntzi marka sortu duten Frantxua Usandisaga eta Jon Paternek aipatu digute beren lehen kolekzioa.
https://www.facebook.com/EzKexa/

2017ko Agorrilaren 22a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2020

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016