BERRIKETARIAK | HIRIBURU

Urriaren 6ko Hiriburuko berriak

urriaren_6ko_hiriburuko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean Mathieu Elgoihen laguntzailearen berriak.

2021eko Urriaren 06a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2021 10 05

adi_2021_10_05

MP3 jaitsi

Anari, Horazz eta Suaia, Giante, Fizt and Furiuz, Husbands, Landjah & La Vilerie, Deerhoof, Jo Jet i Maria Ribot, Groa, Ministry, Bullet For My Valentine, Sentinels.

2021eko Urriaren 06a

BERRIKETARIAK | SARA

Urriaren 5eko Sarako berriak

urriaren_5eko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2021eko Urriaren 05a

BERRIAK

"Irakasleak erraiten diguna entzunez, egiten dugu mugimedua eta fidatzen gira guk senditzen dugun horri"

_irakasleak_erraiten_diguna_entzunez_egiten_dugu_mugimedua_eta_fidatzen_gira_guk_senditzen_dugun_horri_

MP3 jaitsi

"Ez ditut nahi gorputz malguak, baina pentsamendu malguak" Mosche Feldenkrais-en hitzak dira, Feldenkrais metodoaren sortzailea.

Kattalin Etxeberri lanbidez psikomotrizilaria da, eta bestalde aurten Baionan hasi da Feldenkrais klaseak ematen. Gorputza mugimenduan jartzen du Feldenkrais metodoak, deus bortxatu gabe, egunerokoan onurak ekarriz. Arantxa Idieder mintzatu da Kattalin Etxeberrirekin, proposamen batekin, zonbait minutuko sezio bat egitea.

Feldenkrais klaseak Baionan, Oreka Zirkoan, Arteen egoitzan, 3 Albert Thomas karrikan.

Asteazkenean gaueko 7tatik 8tara euskaraz. Eta ostegun goizetan 11etatik 12ra frantsesez emaila info@behatatanka.eus eta telefonoa 06.89.74.09.99.

2021eko Urriaren 05a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Urriaren 4ko Azkaingo berriak

urriaren_4ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2021eko Urriaren 04a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Urriaren 4ko Itsasuko berriak

urriaren_4ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2021eko Urriaren 04a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016