BERRIAK

Elkartasun brigada : herritarrak herritarrentzat

elkartasun_brigada_herritarrak_herritarrentzat

MP3 jaitsi

Asteartero, Baionako Pannecau karrikan, beharra duenak janaria eta oinarrizko produktuak atxemanen ditu.

Joan den urtean lehen konfinamenduen garaian sortu zen Baionan, Herri Elkartasun Brigada. Autoantolaketan oinarritua, janaria, higiene produktuak, txakurren janaria, edota garraio txartelak banatzen dituzte, asteart gauero 6ak eta 8ak artean, Epaiskaren lokalean.

Herritarrak herritarrentzat izpiritua oinarri duen, taldeko kide den Joana Detxartekin elkartu da Arantxa Idieder Baionan.

2021eko Urriaren 18a

BERRIAK

Duela 25 000 urte egin haitzetako grabatzeak aurkitu dituzte Urdazubin

duela_25_000_urte_egin_haitzetako_grabatzeak_aurkitu_dituzte_urdazubin

MP3 jaitsi

25000 inguru urteko aztarnak atxeman dituzte Urdazubiko Alkerdi 2 harpean.

Joan den urriaren 2an aurkeztu zituzten aurkikuntza horiek Principe de Viana instituzioak eta Urdazubiko herriko etxeak. Lehen konklusioen berri eman zituzten ikerleek: bisonte eta zaldiak ikusten dira, baita, gauza arraroa ere, emazte bulbak.

Kantabriako Unibertsitatean doktore den Diego Garatek azalpenak eman dizkio Antton Castoreo lankideari.

2021eko Urriaren 18a

KRONIKAK
KULTURA

Daniela Albizu euskararen alde, debekuari kontra egin nahian

daniela_albizu_euskararen_alde_debekuari_kontra_egin_nahian

MP3 jaitsi

Daniela Albizu Lapurtarraren bizi-kondaira egin dauku aldi honetan Joseba Aurkenerena gure kronikariak. Euskal kulturan oso errotua ibili zen 20garren mendeko emaztea, eta Urruñak, Lapurdik eta Euskal Herriak ainitz zor diotela azpimarratu nahi izan du Aurkenerenak.

2021eko Urriaren 15a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Urriaren 14ko Etxalar eta Baztango berriak

urriaren_14ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2021eko Urriaren 15a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Urriaren 15eko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

urriaren_15eko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2021eko Urriaren 15a

BERRIAK

Euskal kantugintza militanteen bozeramaile

euskal_kantugintza_militanteen_bozeramaile

MP3 jaitsi

Sarako idazleen biltzarraren 38. Edizioan hamar bat berrikuntza aurkeztu dituzte; tartean Colette Larrabururen À¢Â€ÂœQuand nous chantions sous FrancoÀ¢Â€Â.

Liburua frantsesez da baina euskarazko bertsio bat ere ukanen du. Hortan parte hartzen duen Pantxoa Carrerekin hitz egin du Oihana Daguerrek.

2021eko Urriaren 15a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016