KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Ezki Hosto Zabala

MP3 jaitsi

Aste huntan Jon Sudupe, Donibane Lohitzuneko Baratze botanikoko langileak Ezki hosto zabalaren sekretuak azaltzen dizkigu.

2012ko Apirilaren 26a

BERRIKETARIAK | SENPERE

Senpereko berrien itzulia egiten dugu aste honetan

MP3 jaitsi

eta aste huntan Amets Laetjusan gure berriketariak, EH BAI-en kapaina, Senperen Euskaraz Bizi-ren bilkura, Kantu lasai, Amotzeko eskolaren bazkaria eta kirolak aipatuko dizkigu.

2012ko Apirilaren 26a

KRONIKAK | EUSKAL MUSEOA

Aste huntan Ione Josie-rekin solastatzen.

Aste_huntan_Ione_Josie-rekin_solastatzen.

Euskal museoren itzulia egiten da astero, eta bertara gomitatzen ditugu euskal panoramako pertsona ezagunak, eta aldi huntan Ione Josiek gomita onartu du.

2012ko Apirilaren 25a

BERRIKETARIAK | UZTARITZE

Uztaritze inguruko berriak Mixel Zarratiarekin

MP3 jaitsi

Aste huntan kirolarekin hasten gira zangobalioa eta pilota aipatuz, ordotik KapitoHarri pilota elkartearen biltzar nagusia aipagai, segidan Ur Begi elkarteak proposatutako margo erakusketa eta mendi ateraldia eta bukatzeko Larresoron, errugbia eta Otelore elkartea.

2012ko Apirilaren 25a

BERRIKETARIAK | SARA

Saran hitzordu ezberdinak aste huntan

Saran_hitzordu_ezberdinak_aste_huntan

MP3 jaitsi

Ganexek eman dauzkigu aste huntan berriak:
- 2heriotze
- Plekako pala finala
- Maiatzaren 1a
- Ihiztarien BN
- Bidai antolatua
- Lehendakaritza bozen emaitzak
- Pilota eta Errugbia

2012ko Apirilaren 24a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Ibilaldi, selairu huste edo kantaldiak aste huntan Azkainen

MP3 jaitsi

Josephine Olhagaray ek eskaini berriak:
- Ibilaldiak
- arno/gasna jastatzea
- selairu hustea
- txirrindularitza
- atsulai korala -erakusketa - pilota

2012ko Apirilaren 23a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016