BERRIAK

Eguberri kantuz Beskoitzen

Eguberri_kantuz_Beskoitzen

MP3 jaitsi

Eguberriko kantaldia antolatua da Beskoitzen larunbatean, Bixintxo gela berrian.
Hau aipatzen dauku BeƱat Eiherabidek Panpi Mercapideren mikroan.

2017ko Abenduaren 14a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Sagartzearen kolekzioa

Sagartzearen_kolekzioa

MP3 jaitsi

Gabriel Durrutyrekin sagarrondoen bisita egiten dugu aste huntan, Kalakan kronikan.

2017ko Abenduaren 14a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2017 12 12

Adi_2017_12_12

MP3 jaitsi

Marlik, MG Banda, Revolta Permanent, Lisabo, Belle and Sebastien, Exploded View, Songhoy Blues, AlTarba, DBFC, Diary Of My Misanthropy, Karnivool

2017ko Abenduaren 13a

BERRIAK

San Mixel Garikoitz kolegiokoak, Gineako umezurtztegi baten alde lasterka

San_Mixel_Garikoitz_kolegiokoak__Gineako_umezurtztegi_baten_alde_lasterka

MP3 jaitsi

Kanboko San Mixel garikoitz kolegioko 4. 3ko ikasleek, emankizun hau prestatu dute.Elkartasuneko lasterkaldi bat izan zen azaroaren 24ean, Ginea Berriko, Conakry hiri nagusiko "Hakuna Matata" deitu umezurtztegiaren diruz laguntzeko.
https://www.facebook.com/Asunss-St-Michel-535564796594556
http://www.college-st-michel-cambo.fr

2017ko Abenduaren 13a

BERRIAK

ZAD-aren etorkizuna galdezkatzen

ZAD-aren_etorkizuna_galdezkatzen

MP3 jaitsi

Notre Dame Des Landeko aireportuaren kontrako komiteak eta Euskal Herria Zadista batzordeak bilkura ideki bat antolatzen du astezken arratsaldean Epaiskan Baionan.
ZAD-aren etorkizuna trenkatzen ahal da astezkenetik goiti frantses ministeritzari lan bat itzuliko baitzaio astezken huntan, Hartzea Lopez Arana.

2017ko Abenduaren 12a

KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Eguberri heldu da Miarritzera

Eguberri_heldu_da_Miarritzera

MP3 jaitsi

Hasten gira BAM ekitaldiaren bilana egiten, Miarritzeko Viviane Ithrusarryrekin.

2017ko Abenduaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016