BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Urriaren 1eko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

urriaren_1eko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2021eko Urriaren 01a

BERRIAK

Arruntzako auzoa bitan zatitua izango da

arruntzako_auzoa_bitan_zatitua_izango_da

MP3 jaitsi

Ardatz nagusi hortarik pasatzen bazizte, irakurri ahal izan duzue, Uztaritzetik Baionarako bidean, edo kontrako norabidean, Arruntzako zubia barreatuko dutela. Urriaren lehenetik goiti idatzia da, pankarta hori eta gorri baten gainean.

Argitasun gehiago galdein dio Marga Forestier-k Nikolas Blain Uztariztar hautetsiari.

2021eko Urriaren 01a

KRONIKAK
KULTURA

IKAS-en sartzea argitalpen berriekin

ikas_en_sartzea_argitalpen_berriekin

MP3 jaitsi

IKAS pedagogia zentroarekin duen elkarlanak segitzen du aitzina Gure Irratian.

Aldi honetan, sartzea, argitalpen saileko berriak, heldu diren azokak eta Uztaritzeko lan taldea aipatu dauzkigu Aines Dufau zuzendariak.

2021eko Urriaren 01a

BERRIAK

Maxime Renoux txirrindulari gaztea profesionalizazioaren bidean

maxime_renoux_txirrindulari_gaztea_profesionalizazioaren_bidean

MP3 jaitsi

Berri ona Lapurdiko txirrindularitzarendako. Romain Sicard Hazpandarrak mundu profesionala utzi eta gero, Maxime Renoux bide bera atxemaiten saiatuko da.

Gaztea da oraino, 18 urte, baina jadanik Euskaltel-Euskadi-ren azpi taldea den Laboral Kutxa taldean izenpetu du Baionarrak. 23 urtez petikako taldea da, eta heldu den urtetik goiti, Renoux, amatur lasterketa hoberenetan ikusten ahalko da. Helburua? Egun batez profesional izaitea. Olatz Idoate mintzatu da txirrindulariarekin.

2021eko Urriaren 01a

BERRIAK

Musikan praktikatzen den Samarako Yoga

musikan_praktikatzen_den_samarako_yoga

MP3 jaitsi

Samara-ko Yoga kurtsoak abiatuko ditu Oier Hiriartek urriaren 4-tik goit, Xalbador kolegioan iraganen dira.

Samaratik heldu den yogaz gehiago jakin nahi izan dugu. Oier Hiriart elkarrizketatu du Kriztof Arotzarenak.

PDF | Samara-ko YOGA kurtsoak Kanbon (154 Ko)

2021eko Urriaren 01a

BERRIAK

"Gaztetxe horren berezitasuna da bere errepika gela, egun guziz badira musikariak"

_gaztetxe_horren_berezitasuna_da_bere_errepika_gela_egun_guziz_badira_musikariak_

MP3 jaitsi

Akotzeko auzoan kokatua den Donibane-Ziburuko gaztetxeak 30 urte ospatuko ditu larunbat huntan. Gaztetxe guziak bezala, garai gorabeheratsuak bizi izan ditu, eta gaur egungo erronka, belaunaldi gazteari lekukoa pasatzea da, lokal hortan izan den izpiritua berreskuratzeko.

Bixente Eiherabide, ez da sortzaileetan izan, baina ondotik aktiboki parte hartu du Gaztetxearen bizian, Olatz Idoatek berekin hitz egin du.

Egitaraua:

Eguerditan zintzur bustitze eta bazkaria.

19:00 À¢Â€Â“ 02:00: Kontzertuak

RAP SHOW feat Uwa eta Katu BHO Nektar Josu

LAS PENAS

ZTAH

FUSIBLE

PIRATE JUS DÀ¢Â€Â™ORANGE

2021eko Urriaren 01a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016