BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Urriaren 9ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

Urriaren_9ko_Donibane_Lohizune_eta_Ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2020eko Urriaren 09a

BERRIAK

"Hemengo herritarrek ez dute laxatuko"

Hemengo_herritarrek_ez_dute_laxatuko

MP3 jaitsi

Baionako Polo Beyriseko Posta bizirik atxikitzeko, jende frango bildu zen ostegun astirian sustengu kolektiboak antolatu eztabaidan. Azkenean, eztabaida mintzaldi bat bilakatu da, gomit ziren postako arduradunak ez baitira etorri.

Langile eta arduradun ohiak, sindikalistak edota hautetsiak, hitzartze ezberdinak izan dira. Roger Arzubi Postako arduradun ohia eta Irene Irisarri Poloko posta bulegoko langile ohiaren lekukotasunak bildu ditu Kriztof Arotzarenak.

Baionako auzapeza eta oposizioko 2 talde ezkertiarrak present ziren eta ados dira, postaren atxikitzearen aldeko mozioa bozkatzeko heldu den asteko kontseiluan.

2020eko Urriaren 09a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Laxia erreka bazterretik, naturak inposatu egutegiaz

Laxia_erreka_bazterretik__naturak_inposatu_egutegiaz

MP3 jaitsi

Julen Jaureguy, MIFENEC, aholku eta ikerketa zentrokoarduradun teknikoa da, hilabetero gurekin dugu kronikarentzat. Oroitarazteko da Julen Jauregik Gizarteratze lan sozial bat eramaiten duela ere, Emmanuel De Joanthok Urketan sortu elkartean, Pascal Garciarekin.

Eta gaur, berriz ere Laxia erreka bazterrean da Panpi Merkapide lankidearekin. Naturak inposatu egutegia behar dutela errespetatu erraiten digu Julenek.

Eta heldu den hilabetean Laxiako errekan segituko dugu errekako Koipuru edo Ur Garatoinekin.

2020eko Urriaren 09a

BERRIAK

"Udazkenean partikularki birikak dira zaindu behar diren organoak"

Udazkenean_partikularki_birikak_dira_zaindu_behar_diren_organoak

MP3 jaitsi

Osagarri sailean, aipamen bat eskainiko dauku hilabetero, Shiatsu saioak proposatzen dituen Jone Bordatok.

Energetika txinatar tradizionalean oinarrituz, aholkuak emanen dauzkigu, aldiro, gai konkretu bat hartuz. Udazkenean berriki sarturik, sasoi edo urtaro aldaketaz mintzatu zaio Kriztof Arotzarenari, urteko bilana egiteko garai egokia delarik.

2020eko Urriaren 09a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Urriaren 8ko Etxalar eta Baztango berriak

Urriaren_8ko_Etxalar_eta_Baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2020eko Urriaren 08a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Urriaren 7ko Makea eta Lekorneko berriak

Urriaren_7ko_Makea_eta_Lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2020eko Urriaren 07a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016