KRONIKAK | ZAZUKERIAK

Ostrak, Suitzia eta Kanuto bat

Ostrak__Suitzia_eta_Kanuto_bat

MP3 jaitsi

Panpi Merkapideren Zazukeriak segitzen ditugu aste huntan elkartasuna aipatuz hasteko.

2017ko Abenduaren 01a

BERRIAK

Kantua eta dantza Baionako antzokian

Kantua_eta_dantza_Baionako_antzokian

MP3 jaitsi

Haizegoa kantuz eta Leinua dantza taldea ikusten ahalko dira Baionako antzokian, larunbatean, abendoaren 2an gaueko 9etan.
Maialen Errotabeherek zuzentzen du Haizegoa, erran dauku zergatik antolatu duten kontzertu hau.

2017ko Azaroaren 30a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2017 11 28

Adi_2017_11_28

MP3 jaitsi

Delorean, EnTolSarmiento, Berri Txarrak, Rukula, Le Peuple de l'Herbe, Che Sudaka, Lucio Bukowski, KMFDM, Strup, Viva Brother, Morpain, Core Divider.

2017ko Azaroaren 29a

BERRIAK

Kabareta bidea

Kabareta_bidea

MP3 jaitsi

Hameka, karrikako arteen fabrikak hitz ordua emaiten dauku abendoaren 2an, larunbatean Luhusoko Harri Xurin, Zirko Kabaretarentzat.
Gaueko 8ak30tan, Cabaret Chemins Emergents ikusgarria proposatuko dute. Hamekako, Xabina Claverie Urrutyk erran dauku zer kabare mota zen.

2017ko Azaroaren 28a

KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Enpresak habian eman

Enpresak_habian_eman

MP3 jaitsi

Errobi Lurralde Eremuko Berttolo Heguyrekin inguruko berriak hartzen ditu Panpi Merkapidek.

2017ko Azaroaren 28a

BERRIAK

Matahamiak egosteko tenorea

Matahamiak_egosteko_tenorea

MP3 jaitsi

Idokik, aurten Eguberriko merkatua antolatuko du Larresoron. Eta aintzineko urtetan bezala, aurten ere matahami lehiaketa bat antolatzen dute. Leire Ithurralde Idokin den ekoizleak erran dauku dener idekitzen zela lehiaketa.

2017ko Azaroaren 28a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016