BERRIKETARIAK | SARA

Irailaren 28ko Sarako berriak

irailaren_28ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2021eko Irailaren 28a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Irailaren 27ko Azkaingo berriak

irailaren_27ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2021eko Irailaren 27a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Irailaren 27ko Itsasuko berriak

irailaren_27ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenetan 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2021eko Irailaren 27a

BERRIAK

Arkatza : lekuko osagaiak eta biologikoak lekuko garagardo batentzat

arkatza_lekuko_osagaiak_eta_biologikoak_lekuko_garagardo_batentzat

MP3 jaitsi

Osagaiak Euskal Herrikoak izan behar dira, eta biologikoak. Martin Lemaire laborari eta garagardo egilearen oinarriak dira Arkatza deitu garagardoa ekoizteko.

Agian jada ikusi dituzue Bi, Triple, Arto, Xuri, Errea izenekin, etiketa xuri eta beltzak dituzten Arkatza garagardo boteilak. Marrazki orijinal bezain sinpleak, hurbilean atxemaiten dituen osagaiak erabiliz egiten du lekuko garagardoa. Helburua duelarik geroan, osoki berak ekoitzitako osagaiekin egitea. Arantxa idieder joan da Martin Lemairen garagardotegira, Itsasura.

2021eko Irailaren 27a

EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #1

disko_gogorra_1

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, hilabetero, munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet.

Lehen saio honentzat, ekialdeko estiloan murgiltzen diren talde hauek:

  • Belima eta Benfissa
  • Alsarah
  • Chaba Fadela
  • Group Doueh
  • Cheveu
  • Bonbino
  • Azamane Tiliane
  • JAA'AFAR HASSAN
  • TAFO
  • Altin Gun
  • Yasmine Hamdam


2021eko Irailaren 26a

KRONIKAK
KULTURA

Idazketa tailerrak antolatuko ditu aurten Miarritzeko mediatekak

idazketa_tailerrak_antolatuko_ditu_aurten_miarritzeko_mediatekak

MP3 jaitsi

Miarritzeko mediatekatik hilabetero berriz entzunen dugu Nora Arbelbide. Aldi huntan, bi hitzordu aipatuko dauzkigu:

Lehena, Irailaren 25eko IDAZKETA TAILERRA, Amaiur Epherrek emanik. Eta bigarrena bezperan, irailaren 24-ko mintzaldian,zein errealitate gordetzen duten LGBTIQ+ fobiekaipatuko dute.

Nora Arbelbiderekin elekatu da Kriztof Arotzarena.


2021eko Irailaren 24a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016