BERRIAK

Bertako janaria Hiriburuko eskolan

Bertako_janaria_Hiriburuko_eskolan

MP3 jaitsi

Hiriburuko eskoletako jantegietan hautua egin dute kalitatezko ekoizpen eta zirkuito laburrak lehenestea. Haurren platerretan " Bertakoa " kolektibitateentzat sukaldatzen duen enpresak egin janaria banatzen dute 400bat haurrendako.
Ourouspoure eskola publikoan aurkeztu dute egitasmoa.
Auzapez-ordeak, Mathieu Elgoyenek erran dauku nola egiten den janaria prestatzen duen enpresa hautatzeko.

2017ko Azaroaren 23a

KRONIKAK | LURRALDE EREMUAK

Euskara bultzatzeko tailerrak

Euskara_bultzatzeko_tailerrak

MP3 jaitsi

Hego Lapurdi eremuan euskara sustatzeko tailerrak hasi dituzte, Silbi Chenalek erraiten digun bezala. Eta beste berriak ere emaiten dizkigu.

2017ko Azaroaren 23a

BERRIAK

Putinen berri Uztaritzen

Putinen_berri_Uztaritzen

MP3 jaitsi

Uzta Hitzan ekitaldiaren barne antolatu antzerki arratsalde bat aipatuko dugu. Iñazio Agirre eta Ramon Tolosak eman " Putinen guardasola " antzerkia ikusgai izanen baita Uztaritzen azaroaren 26an.
Peio Berrokohirigoien " Bixoko "k aurkeztuko dauku, bainan joan den igandean, partaide zen irakurketa antzeztua ezinago hobeki iragan dela aipatu dauku.

2017ko Azaroaren 23a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Eguberriko Izaia

Eguberriko_Izaia

MP3 jaitsi

Kalakn kronikan aste huntan: neguko zuhaitzak eta bereziki izaia.

2017ko Azaroaren 23a

KRONIKAK | HAUR SAIOAK

Arrokagaraiko baratzea

Arrokagaraiko_baratzea

MP3 jaitsi

Itsasuko Arrokagarai ikastolan aktibitate ainitz egiten dituzte eta horietako biren topaketa entzunen dugu gaur. Irratia egiten ikasten dutenek galderak pausatu dizkiote Hegalaldia elkarteko Mikel Esclamadoneri eta bere ikasleeri.
Ikastolan bertan baratze bat sortzen dute, landare, fruitu eta animaleentzat putzuak sortuz.

2017ko Azaroaren 23a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 17 11 21

Adi_17_11_21

MP3 jaitsi

Rafa Rueda, Patxuko Nice, La Basu, Amankomun, Bjork, Danakil, Emancipator, Dubioza Kolektiv, The Rural Alberta Advantage, Christian Olivier, Cavalera Conspiracy, Skorched

2017ko Azaroaren 22a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016