BERRIAK

Elgart eta Amulet txapeldun Makean

Elgart_eta_Amulet_txapeldun_Makean

MP3 jaitsi

Pilotan beti, amaturretan, lehen eta bigarren mailetako kanporaketen emaitzak. Eta kirol guztiak.

2017ko Azaroaren 13a

BERRIAK

Super 8tan euskaraz

Super_8tan_euskaraz

MP3 jaitsi

Botabegi elkarteak Super 8 filmen bilketa bat egiten du, Euskararen Nazioarteko egunaren aste buruan. Abendoaren 2an erakutsiko dituzte Baionako Kalostrapen arratsaldeko 4ak30tarik goiti.
Iban Regnier elkarteko kideak aurkeztu dauku elkartea.

2017ko Azaroaren 10a

KRONIKAK | ZAZUKERIAK

Ama, Behatz bat eta Taxidermia

Ama__Behatz_bat_eta_Taxidermia

MP3 jaitsi

Maitasuna, Trump, Hil kutxak eta beste gauza ainitz aipatzen ditugu aste huntan Panpi Merkapideren Zazukerietan!

2017ko Azaroaren 10a

BERRIAK

Ipuinen Besta Donibane Lohitzunen

Ipuinen_Besta_Donibane_Lohitzunen

MP3 jaitsi

Festi Contes deitu ekimenean, ipuina ohoratua izanen da Donibane Lohizune aldean, azaroaren 8huntarik 18a arte.
Toki desberdinetan, poesia eta ipuinak, adin guzietako jendeentzat izanen dira proposatuak.
Donibane Lohitzuneko mediatekako liburuzaina den Katti Bereterbidek erran dauku ez zela lehen edizioa.

2017ko Azaroaren 09a

BERRIAK

Ote Loreren Azaroa

Ote_Loreren_Azaroa

MP3 jaitsi

Ote Lore Larresoroko elkarteak beti azaroan ekitaldi bat proposatzen du, bainan aurten bat beno gehio izanen dira Armand Jaunarena elkartekoak erran daukun bezala.

2017ko Azaroaren 09a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Hesiak moztu eta garbitu

Hesiak_moztu_eta_garbitu

MP3 jaitsi

Gabriel Durrutyrekin hizketan egon da Kattalin Indaburu. Hesiak mozteko tenorea dugu udazken huntan!

2017ko Azaroaren 09a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016