BERRIAK

Mendiko bizikleta Sarako ikastolaren alde

mendiko_bizikleta_sarako_ikastolaren_alde

MP3 jaitsi

Herriko bestak direla baliatuz, izerdi pixkabat botatzeko ere Sara VTT ibilaldia antolatu du Sarako Olhain Ikastolak. Izenak dion bezala, bizikletaz egiteko bi ibilaldi proposatuak izanen dira larunbat honetan: labur aire lehena eta luzexeago bigarrena trebatuagoak direnendako.

Olatz Idoate, Panpi Lefranc antolatzailearekin egon da.

2021eko Irailaren 10a

BERRIAK

Ezpeletako elkarteak ezagutzeko goiza

ezpeletako_elkarteak_ezagutzeko_goiza

MP3 jaitsi

Dantza, artea, kirolak, musika, haurtzaroa, adin ederra…hots urtean zehar Ezpeleta biziarazten duten hainbat elkartek, hauen ezagutzeko forora gomitatzen zaituztete À¢Â€Â“ larunbatean irailaren 11an merkatu estalian iraganen da, goizeko 9 ontarik, atsaldeko oren bata arte.

Francis Karrikart, ñapurrak elkarteko arduradunak egun hori aurkeztu dako Kriztof Arotzarenari.

2021eko Irailaren 10a

BERRIAK

Saratarrak bost egunez bestan izango dira

saratarrak_bost_egunez_bestan_izango_dira

MP3 jaitsi

Joan den urtean ezin antolatu, aurten bai, 5 egunez lehen bezala, usaiako hitzordu nagusiekin. Pilota partidak, kontzertuak, igandeko desfilea, haurren eguna asteazkenean, gaztetxearen gaualdia, zerrenda luzea da.

Besta komiteko kide den Lorea Zozaiarekin egon da Arantxa Idieder.

Azpimarratzekoa da, larunbat gauean aurten ere joan jinkariak izango direla urririk, etxera sartzeko.

2021eko Irailaren 10a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Irailaren 9ko Lehuntzeko berriak

irailaren_9ko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2021eko Irailaren 09a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Irailaren 8ko Makea eta Lekorneko berriak

irailaren_8ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2021eko Irailaren 08a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2021 09 07

adi_2021_09_07

MP3 jaitsi

Joseba Irazoki, Giranice, Biruss, Mosh, The Cat Empire, Asgeir, Kondi Band, Cro, Ultramoderne, Emby Alexander, Sepultura, Kill The Kong

2021eko Irailaren 08a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016