BERRIAK

À¢Â€ÂœHazparnek bizi behar du, herriak bizi behar du, eta gaztetxea lortuko duguÀ¢Â€Âœ

a_a_aoehazparnek_bizi_behar_du_herriak_bizi_behar_du_eta_gaztetxea_lortuko_dugua_a_aoe

MP3 jaitsi

200 bat pertsona elkartu ziren larunbat arratsaldean Hazparneko karriketan iragan zen manifestaldian, Ttattolako gazteak sustengatzeko.

Davideniatik kanporatzeko manua izan zuten joan den astean. Paueko administrazio auzitegian pausatu errekurtsoaren berririk ez dute momentuz gazteek. Eta karrikaren beste aldean bulegoa duen auzapezaren berririk ez dutela ere azpimarratu dute, bilkura bat hitzeman zielarik.

Kanporatzeko arriskuan badira ere, etxe hutsa biziarazten segitzeko asmoa dute Ttattolako kideek.

2021eko Irailaren 06a

BERRIAK

"Euskararekin batean, Euskal Herriko gauza original bakarra" Kaikua

_euskararekin_batean_euskal_herriko_gauza_original_bakarra_kaikua

MP3 jaitsi

Erratzuko kaikuegilearen ezagutza eginen dugu. Lan molde bat galtzen ari dena, Baztango Ion Dufurrena Iñarreak ikasi duena. Kotxuak edo kaikuak zurez egiten ditu, bainan hortaz gain besterik ere.

Idarteko Borda, harri gorrizko etxe haundian, lehengo behitegian eman du tailerra, hunen bisita eginen dugu Panpi Mercapiderekin.

Ion Dufurrenarekin harremanetan sartzeko: kaikuegilea@gmail.com edo 644 25 41 06


2021eko Irailaren 01a

BERRIAK

Andde Ithurbideren hiztegi berria: Iparretik Hegoraino

andde_ithurbideren_hiztegi_berria_iparretik_hegoraino

MP3 jaitsi

"Iparretik Hegoraino" deitzen da Andde Ithurbide apezak plazaratu berri duen hiztegia. 200 aletan inprimatua biziki fite saldu da. Iraila erditsutik goiti berriz eskuratzen ahalko da.

Garaztar apeza, 3 urte eta erdiz Parisen izan da euskaldunen omonier, eta apez langile bezala 24 urtez torneatzaile-fraiseur lanean arizan da.

Ttipitatik beti euskaraz ari izan daAndde Ithurbide, eta maite duen euskara nahi zuen zabaldu hiztegi hunekin:

2021eko Agorrilaren 31a

BERRIAK

Obabel, gure diruaren jabe izaiten ikasteko

obabel_gure_diruaren_jabe_izaiten_ikasteko

MP3 jaitsi

Gure moltsa kudeatzen laguntzea proposatzen du Beltzane Obanosek. Obabel Finantzak deitu enpresa sortu berri du "Coach" formakuntza bat segitu ondoan.

Finantza pertsonaletan trebakuntza lanak proposatzen ditu, baina filosofia batean oinarrituta; Gure diruaren jabe izatea, ahal bezain bat bankuaren menpekotasunetik ateratuz.

Arantxa Idieder, bi arlo desberdinetan berezitua den Beltzane obanosekin mintzatu da.

2021eko Agorrilaren 31a

BERRIAK

Korrika mendiz-mendi, Integrazio Batzordea laguntzeko

korrika_mendiz_mendi_integrazio_batzordea_laguntzeko

MP3 jaitsi

Izerdi Bidez deitu elkartea sortu dute Ezpeleta aldean. Mendietan korrika egiteko elkartzen diren hamar bat lagun dira. Unai, baten iloba, eta azken hau laguntzen duen Integrazio Batzordea ekonomikoki laguntzeko sortu dute kirol desafioa.

Irailaren 17tik 18ra, ZIBURU, AINHOA, BIDARRAI, BAIGORRI, ORTZAIZE, EZPELETA artean korrika ariko dira. Diru biltze kanpaina abiatu dute. Arantxa Idieder egon da elkarteko kide den Jean Mixel Dirazarrekin.

2021eko Agorrilaren 31a

BERRIAK

Biltxoko, euskal kultura eta euskara zabaltzeko Baionan

biltxoko_euskal_kultura_eta_euskara_zabaltzeko_baionan

MP3 jaitsi

Baionako Biltxoko elkarteak lokal bat estrenatu berri du Augustin karrikan. Lagun artean sortu da gogoa leku bat izaiteko, euskara eta euskal kultura hedatzeko.

Duela 4 urte gauzatzen hasi da eta azkenean atxeman da leku bat, lanak egin eta orai prest da ateen idekitzeko.

Pantxika Urruty elkarteko lehendakaria, eta Ibai Aguirrebarrena Mendiboure, hastapeneko sortzaile taldeko kideekin hobeki ezagutu dugu elkartea.

Zoin helburuekin sortu duten Biltxoko azaltzen dauku Ibaiek:

2021eko Agorrilaren 27a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016