BERRIAK

"Iazko urtea oso gogorra izan zen minarekin, aurten eskuak ondo berreskuratuta hasi naiz, A mailan oso gustora"

_iazko_urtea_oso_gogorra_izan_zen_minarekin_aurten_eskuak_ondo_berreskuratuta_hasi_naiz_a_mailan_oso_gustora_

MP3 jaitsi

Pilotan, berezkoen lehen mailako txapelketa bere azken fasean sartu zen joan den ostiral eta astelehenean. Kanporaketen ondotik, lau pilotari gaztek hoberenekin lehiatzeko eskubidea lortu zuten.

Bixente Bideondo, Pierre Etxeberri, Andoni Iphar eta Eneko Maiz Billabonatarra. Maiz-ek ligaxka hortako lehen partida galdu zuen Ospitalen kontra, baina berriz ariko da heldu den astelehenean Garatenean Luis Sanchez-en aurka. Olatz Idoatek hitz egin du Eneko Maizekin.

Ligaxkako bigarren eguna igande honetan hasiko da Hazparneko Berrian, 16.00etatik goiti

  • Bixente Bideondo / Battitta Ducassou
  • Andoni Iphar / Peio Larralde

Astelehenean Garatenean 16.00

  • EnekoMaiz / Luis Sanchez
  • Pierre Etxeberri / Mathieu Ospital

Ostiral honetan, Bigarren mailako finalerdiak jokatuko dira Arrangoitzen, 18.00etatik goiti

  • Jon St Paul / Inhar Ugarte
  • Ximun Lambert / Mickael Darmendrail

2024ko Otsailaren 02a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Etxean ikusteko film proposamenak Otxanda Larzabalen asteko honetako kronikan

etxean_ikusteko_film_proposamenak_otxanda_larzabalen_asteko_honetako_kronikan

MP3 jaitsi

Film proposamen ainitz gaur Otxanda Larzabal-Idiart kronikariarekin. Lehen bat zineman ikusgain dena, eta besteak sarean diren plataforma desberdinetan.

2024ko Otsailaren 02a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Otsailaren 1eko Etxalar eta Baztango berriak

otsailaren_1eko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztan eta inguruko berriak 8.45ean.

2024ko Otsailaren 01a

BERRIKETARIAK | BIARRITZ

"Santa Agate ospatzeak omen zoriona eta fertilitatea ekartzen du"

_santa_agate_ospatzeak_omen_zoriona_eta_fertilitatea_ekartzen_du_

MP3 jaitsi

Viviane Ithursarri hilabete honetan Biarritzeko herriko etxetik berrien emateko:

  • Ihaute giroan, Arroka elkarteak bultzaturik Santa Agate otsailaren 3an eta 8an (Santa Agate ttipi)
  • Igerilekuan Euskoz pagatzen ahalko da orain, eta seinaletika elebidunean
  • Mintzalasai 2024ko irailaren 16tik 22ra iraganen da
  • Soziedad Alkoholika taldea Biarritzeko Atabalen otsailaren 10ean, ez da gehiago lekurik salgai
  • BO-ko errugbi taldea kinka larrian, 2 partida heldu zaizkielariek

2024ko Otsailaren 01a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 01 30

adi_2024_01_30

MP3 jaitsi

Nikotina, Goxua'n Salsa, Koma, Etxekalte, Gablé, Cabane, Justice, The Umbrellas, New Model Army, Alkaline Trio, Scarlet Rot, Stone Horns

2024ko Urtarrilaren 31a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Urtarrilaren 31ko Makea eta Lekorneko berriak

urtarrilaren_31ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2024ko Urtarrilaren 31a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016