BERRIAK

Ahizpa denda berria Zugarramurdin

ahizpa_denda_berria_zugarramurdin

MP3 jaitsi

Sara eta Zugarramurdiko mugan kokatua da Ahizpa denda berria. Emazte jauntzi, bitxi, apainketa, jostagailu eta beste aurkituko dituzue.

Urtxola jatetxearen azpian, leku lasai eta ederrean kokatua da Maiana Mendiburu eta Pantxika Bergarak sortu duten denda. Pantxikak azaldu dako Panpiri izenaren jatorria:

2021eko Agorrilaren 17a

BERRIAK

Mikel Esklamadonen tearen berri hartu dugu

mikel_esklamadonen_tearen_berri_hartu_dugu

MP3 jaitsi

Udazkenean, lehen Te landareak landatu zituelarik joan ginen Mikel Esclamadon laborariaren gana.

900 zango landatu zituen, eta udaberrian beste 1000 landatu ditu, udazkenean berriz gehiago landatuko dituelarik. Lehen te uzta bildu du, 100 gramo atera ditu momentuz.

Lehen hostoak bildu berri dituelarik, Arantxa Idieder berriz joan da Uztaritzeko te landak ikustera

2021eko Uztailaren 30a

BERRIAK

Alpontxo eguna Uztaritzen agorrilaren lehenean

alpontxo_eguna_uztaritzen_agorrilaren_lehenean

MP3 jaitsi

Alpontxo eguna, agorrilaren 1ean iraganen da Uztaritzen. Herri Soinu, ikastola, herriko dantza taldeak eta antzerkilariek prestatu duten ekitaldi berria da.

Aritz Bidegain eta Xabi Etchegaray antzerkilariekin mintzatu gira besta hunen edukiaz, bainan lehenik Herri Soinuko Thomas Brillaxis-ek erran dauku frustrazio batetik sortu zela ekitaldia.

Pase sanitarioa behartua izanen da!

2021eko Uztailaren 26a

BERRIAK

Dantza maratoia abiatu da Patxi ta Konpaniarentzat

dantza_maratoia_abiatu_da_patxi_ta_konpaniarentzat

MP3 jaitsi

16 hilabetez musika jo gabe eta dantzatu gabe iraganeta, Patxi eta Konpania taldeak nahi ditu plazak berriz piztu. Uztailean berriz hasirik, 43 data atxemaitea dute helburu: intermitenteek laguntzak hunkitzeko behar dituzten data kopuru sinbolikoa!

Ekitaldi desberdinen animatzeko prest agertu dira, antolatzaileeri deia eginez laguntza ekartzeko.

Uztailaren 22 gauean Bidarteko frontoian "Talo à La Bouche" ekitaldian 6.30tarik goiti.

Panpi Mercapide mintzatu da Patxi Perezekin:

2021eko Uztailaren 21a

BERRIAK

Euskara baliatu, hitza zabaldu, hitz open!

euskara_baliatu_hitza_zabaldu_hitz_open_

MP3 jaitsi

Uztaritzeko "Hitz Open" gaztetxeak, astezkenero, agorrilaren 11arte mintzapraktika arratsak proposatzen ditu. Euskara baliatzeko jokoaren inguruan, maila guzier idekia da, edozoin adinekoer ere. Gaueko 7.30tarik goiti.

Maritxu Goienetxe eta Aitor Duhalde Uztaritzeko gaztetxeko kideek xehetasunak eman dizkiote Panpiri:

2021eko Uztailaren 20a

BERRIAK

Batteleku txapelketa Ahurtin uztailaren 17an

batteleku_txapelketa_ahurtin_uztailaren_17an

MP3 jaitsi

Larunbat hontan arratsaldeko 5etan, Ahurtiko portuan antolatzen da Batteleku txapelketa bat.Teink trofeoaren kari, Geroa Euskaraz elkarteak eta Beskoitzeko ikastolak elkarlanean antolaturik.

4etan jateko eta edateko izanen da, eta haurrentzat joko eta puzgarriak. Sari banaketaren ondotik 7.30tan mutxikoak eta muskuiluak jateko.

Julen Jauregi ikastolako burasoak, orroitarazten dauku zer den batteleku bat:

2021eko Uztailaren 13a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016