KRONIKAK | HAUR SAIOAK

Senperetik hedatzen

Senperetik_hedatzen

MP3 jaitsi

Senpereko eskola publikoak bere emankizuna sortu du ere! Entzun nola ikusten duten mundua gure gazteek.

2017ko Urriaren 16a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Frikun

Ixo!_-_Frikun

MP3 jaitsi

Giroa beroa izan da Ixo! Emankizunean aste huntan! Karaibetako musika ekarrik du Frikun taldeak bere teklatuaren eskuetatik, Txomi Dhers.
Josu Guillen hor zen ere bere kronika egiteko eta zinema aipatu du Mattin Perezek 2. kronikan!

2017ko Urriaren 13a

BERRIAK

Gure Irratia, Zure Irratia !

Gure_Irratia__Zure_Irratia_!

MP3 jaitsi

Gure Irratian bilkura publiko bat antolatzen dugu, entzule eta irratiko hurbilekoekin elkar trukatzeko. Zuen oharren egiteko gomita baduzue, Landagoyhenen Uztaritzen goizeko 10 :30tan.
Olatz Idoate Gure Irratiko koordinatzaileak erran dauku nori zuzendua den eta zer den bilkura hunen nahia.

2017ko Urriaren 13a

KRONIKAK | KULTURA

Dantza eta musika Ezkiaren alde

Dantza_eta_musika_Ezkiaren_alde

MP3 jaitsi

Larunbatean, hazparnen, "Hatsa" ikusgarria ikusgai izanen da Pauline & Juliette bikotearekin batera, Ezkia ikastolaren alde. Nahia Corbineau dantzariak ikusgarria aurkezten du Panpi Merkapideren mikroan.

2017ko Urriaren 13a

KRONIKAK | ZAZUKERIAK

Szechuan saltsa , Tu bateria eta Poligamia

Szechuan_saltsa___Tu_bateria_eta_Poligamia

MP3 jaitsi

Panpi Merkapideren Zazukerikin mundu zeharreko berri bitsien itzulia egin!

2017ko Urriaren 13a

BERRIAK

Zizpa Gaztetxean: Poliziaren indarkeria eztabaidan

Zizpa_Gaztetxean:_Poliziaren_indarkeria_eztabaidan

MP3 jaitsi

Polizia indarkeriaren aurkako astea antolatu du Baionako gazte asanbladak.
Euskal Herriak ezagutzen duen errepresiotik hasita, polizia indarkeriaren gaia modu zabalagoan tratatu nahi du, aste batez eztabaida eta kontzertuak antolatuz Zizpa Gaztetxean.
Gazte asanbladako Unai Arkauzekin mintzatu zira Ihintza Arrieta.

2017ko Urriaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016