BERRIKETARIAK | SARA

Maiatzaren 25eko Sarako berriak

maiatzaren_25eko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2021eko Maiatzaren 25a

KRONIKAK
KULTURA

"Ohore handia da, euskaldunontzat zu bezalako olerkariak ukaitea"

_ohore_handia_da_euskaldunontzat_zu_bezalako_olerkariak_ukaitea_

MP3 jaitsi

93 urte zituela zendu zen 2018 urtean Estefana Irastorza omendu nahi izan du Joseba Aurkenerena kronikariak hilabete honetan.

Gure Irratiaren entzule fidela zen Irastorzaren bizi-kondaira egin digu. Olerkari eta idazlea zen hendairra omendu nahi izan du.

2021eko Maiatzaren 25a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2021 05 25

adi_2021_05_25

MP3 jaitsi

Aguxtin Alkhat, Eneritz Furyak, Alos Quartet eta Izaro, Merina Gris, Nastelen, Mint Julp, Ici Dix Sept, Feldub, Namoro, Keny Arkana, This Morn'Omina, Sudikastan, Gojira, Convulsif.

2021eko Maiatzaren 25a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Maiatzaren 20ko Etxalar eta Baztango berriak

maiatzaren_20ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2021eko Maiatzaren 21a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Maiatzaren 21eko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

maiatzaren_21eko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2021eko Maiatzaren 21a

KRONIKAK
LIBURU/DISKA

"POZAren irudiak zinez ederrak dira, berotasun eta freskotasun inpresioa ematen dute"

_pozaren_irudiak_zinez_ederrak_dira_berotasun_eta_freskotasun_inpresioa_ematen_dute_

MP3 jaitsi

DISTIRA ETA ALDERANTZIA, Joxean Agirreren eleberria eta POZA Uxue Alberdik idatzi haur liburua aurkeztuko dauzkigu egun IKAS zentroko Elise Dilet-ek.

2021eko Maiatzaren 21a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016