BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Ekainaren 11ko Donibane Lohizuneko berriak

ekainaren_11ko_donibane_lohizuneko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2021eko Ekainaren 11a

KRONIKAK
KULTURA

Liburutegiak zergatik sortu zituzten?

liburutegiak_zergatik_sortu_zituzten_

MP3 jaitsi

Liburutegien Historiaz mintzatu zauku Nora Arbelbide kronikaria, eta Miarritzeko Mediatekako langilea.

Jesu Kristo aintzineko Alexandriako liburutegitik, Donapaleuko Manex Erdozaintzi Etxarten liburutegira eramanen gaitu, liburutegien lekua gure gizartea eta podere polikoari loturik ere tarteka.

2021eko Ekainaren 11a

BERRIAK

Ikasleek agenda ere euskaraz izan dezaten

ikasleek_agenda_ere_euskaraz_izan_dezaten

MP3 jaitsi

Iraileko sartzerako, agenda bat euskaraz proposatzen du Bidarteko ikastolak.

Bereziki lehen mailako haurrei, eta kolegioko gazteeneei zuzendua zaie agenda berri hau, baina zergatik ez helduentzat ere. Eskas bat zelakoan abiatu dute proiektua. Bidarteko ikastolako Celine Etxebarne eta Sandra Yarzabal-ekin mintzatu da Arantxa Idieder.

Agenda 12 eurotan manatzen ahal duzue edo deitu zuzenki Celine 06.71.64.42.69.

2021eko Ekainaren 11a

BERRIAK

Jone Bordato shiatsulariarekin uda giroan

jone_bordato_shiatsulariarekin_uda_giroan

MP3 jaitsi

Bihotza eta suaren elementuari lotzen zaien hertze edo heste meheaz mintzatu zauku hilabete honetan Jone Bordato Shiatsularia.

Udan sartuak garelarik, energetika txinatar tradizionalaren egutegian, gorputzeko giroa zertan den aipatzeko.

2021eko Ekainaren 11a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2021 06 08

adi_2021_06_08

MP3 jaitsi

Gailu, Nizuri Tazuneri, Kau Kori Kura, Bananas, Anika, Bilbao Kung-Fu, /A\, Garbage, Mungo's Hifi x Gardna & Caching Cairo, Amenra, Peasant, Mindpatrol

2021eko Ekainaren 09a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Ekainaren 9ko Makea eta Lekorneko berriak

ekainaren_9ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2021eko Ekainaren 09a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016