BERRIKETARIAK | ETXALAR

Apirilaren 29ko Etxalar eta Baztango berriak

apirilaren_29ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2021eko Apirilaren 29a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2021 04 27

adi_2021_04_27

MP3 jaitsi

Unidad Alavesa, Lida Lies, Ezpalak, Larru Beltzak, Field Music, Zoo, Al'Tarba, Josiah and The Bonnevilles, Big Brave, Neptunian Maximalism, Plastic Bag Face Mask

2021eko Apirilaren 28a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Apirilaren 28ko Makea eta Lekorneko berriak

apirilaren_28ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2021eko Apirilaren 28a

BERRIKETARIAK | SARA

Apirilaren 27ko Sarako berriak

apirilaren_27ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2021eko Apirilaren 27a

BERRIAK

"Apoarmatu istilzalea beldurtia da, ez da errexki ikusten"

_apoarmatu_istilzalea_beldurtia_da_ez_da_errexki_ikusten_

MP3 jaitsi

Erreka eta hezeguneetan, begiak idekitzeko deialdia egiten du Natura 2000 egiturak.

Urdazuri errekaren inguruan, ikusi ote duzue noizbait apoarmatu bat? Mikel Xerbero, Euskal Elkargoaren baitan lanean ari da Natura 2000rentzat. Lehen Europa guzian hedatua zen Apoarmatu Istilzalea mehatxatua da, eta hortarako dei egiten dute jendeari, ikusten badute, seinalatzeko, eta ahalaz argazki bat bidaliz.

Azkaine, Senpere, Donibane Lohizune, Ziburu, ainitzira ttipi edo hezeguneetan agertzen ahal litaike, bainan espezie beldurtia da. Arantxa Idieder mintzatu da Mikel Xerberorekin.

Apoarmatu istilzalea, aski ttipia da, 20 zm ingurukoa, biziki iluna eta taxa horiekin. Ikusten baduzue, argazki bat bidali Mikeli: 07 64 47 90 88

2021eko Apirilaren 23a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Apirilaren 23ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

apirilaren_23ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2021eko Apirilaren 23a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016