BERRIKETARIAK | SARA

Apirilaren 20ko Sarako berriak

apirilaren_20ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2021eko Apirilaren 20a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

"Europako aingira guztiak Floridara joaten dira errutera"

_europako_aingira_guztiak_floridara_joaten_dira_errutera_

MP3 jaitsi

Hilabetean behin Gure Irratian, MIFEN: Fauna eta natur-guneen lehen irakaspen etxeko, etaMIFENEC: aholku eta ikerketa zentrokoarduradun tekniko den Julen Jauregik eskaini kronika dugu entzunen, aste huntan segitzen dugu aingira aipatzen.

Aingirek bizi zikloa bururatzeko, ur gatzatua behar dute. Eta harrigarria bada ere, Europako aingira guziak, Froridako itsaso ttipi batean elkartzen dira erruteko.

2021eko Apirilaren 20a

BERRIAK

"Astean sei entrenamendu ditugu"

_astean_sei_entrenamendu_ditugu_

MP3 jaitsi

Arraunean, entrenamenduak berriz hasi dira Lapurdiko nesken arraun taldearentzat. Trebatzeko, jada bi lasterketa egin ditu bere maila ikusteko.

Ainhoa Etxenike, Alan Elizondorekin solastatu da arrauna eta heldu den sasoia aurkezteko.

2021eko Apirilaren 20a

KRONIKAK
KULTURA

"Laugarren aldi batez jotzen banauzu, gauaz mendekatuko naiz eta lo zirelarik hilko zaitut"

_laugarren_aldi_batez_jotzen_banauzu_gauaz_mendekatuko_naiz_eta_lo_zirelarik_hilko_zaitut_

MP3 jaitsi

Ikara Feminista aurkeztu digu aldi honetako kronikan Aines Hariztoik.

Hilabeteroko literatura kronika honetan, Irene idazle gaztearen "La terreur feministe" liburua aipatu dio Arantxa Idiederri. Bortizkeriaren zilegitasuna, borroka feministan.

2021eko Apirilaren 20a

BERRIAK

Barnean sortutakoa, laster kanpokoei erakutsiko diete ETXEAko egoilierrek

barnean_sortutakoa_laster_kanpokoei_erakutsiko_diete_etxeako_egoilierrek

MP3 jaitsi

Bi urteko proiektu lodia eramaiten ari da Kiribil konpainia Angelun. Pertsona eskizofreniko edota autistekin, arte mota desberdinak garatzen dituzte. Bi aldiz, aste bateko egonaldia egin dute bertan. Egoilierrekin erakusketa koletibo bat sortu dute, azarotik aitzina Senperen hasita herriz-herri ikusgai izango dena, 2022ko udazkenean Angelun bururatzeko.

Arantxa Idieder joan da aste bukaeran, ETXEA egoitzara. Kiribil konpainiako Amaia Hennebuttekin egon da, Ibai Ospital eri laguntzailearekin eta Eñaut egoilierrarekin.

2021eko Apirilaren 20a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Apirilak 19ko Azkaingo berriak

apirilak_19ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2021eko Apirilaren 19a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016