BERRIAK

"Estimua À¢Â€Â“ Ikusezina benetakoa da" proiektua etxegabekoen alde

_estimua_a_a_a_ikusezina_benetakoa_da_proiektua_etxegabekoen_alde

MP3 jaitsi

Etxegabekoen autoestimua eta konfiantsa indartu, Artearen bidez… Etxarri hezitzaile formakuntza zentroko ikasle talde baten proiektua da. "Estimua À¢Â€Â“ Ikusezina benetakoa da" izena du, eta Kiribil konpainia eta Atherbea-rekin elkar lanean eramanen dute 7 gaztek.

Etxarriko Jon Estrada eta Intza Albistur ikasleekin baita Kiribileko Amaia Hennebuttekin mintzatu da Marga Forestier


Etxegabekoekin lehen tailerra maiatzaren 3an iraganen da, Baionako PAJ - Eguneko Harrera Gunean.

2021eko Apirilaren 30a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Apirilaren 30eko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

apirilaren_30eko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2021eko Apirilaren 30a

BERRIAK

Frantziaren esku hartzea Euskal Gatazkan liburua berargitaratua

frantziaren_esku_hartzea_euskal_gatazkan_liburua_berargitaratua

MP3 jaitsi

"Frantziaren esku hartzea Euskal Gatazkan" liburua atera berri du Anai-artea, aldi hontan bigarren edizioa. Nor atxilotua izan zen, nun, zoin urtetan, eta presondegitik pasa ote zen? Elementu guzi horiek bildu ditu lan talde batek.

2012ko lehen edizioan, elementu batzu eskas zituztelako, atera dute edizioa berritu hau. Olatz Idoatek hitzegin du Mixel Mendibururekin.

2021eko Apirilaren 29a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Apirilaren 29ko Etxalar eta Baztango berriak

apirilaren_29ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2021eko Apirilaren 29a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2021 04 27

adi_2021_04_27

MP3 jaitsi

Unidad Alavesa, Lida Lies, Ezpalak, Larru Beltzak, Field Music, Zoo, Al'Tarba, Josiah and The Bonnevilles, Big Brave, Neptunian Maximalism, Plastic Bag Face Mask

2021eko Apirilaren 28a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Apirilaren 28ko Makea eta Lekorneko berriak

apirilaren_28ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2021eko Apirilaren 28a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016