BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Apirilaren 1eko Lehuntzeko berriak

apirilaren_1eko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2021eko Apirilaren 02a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Apirilaren 2ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

apirilaren_2ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2021eko Apirilaren 02a

BERRIAK

Ixo jantzi marka berria ezagutzera

ixo_jantzi_marka_berria_ezagutzera

MP3 jaitsi

Emilie Lansaman, Margot Saussie eta Lisa Leroy-k, furgoneta road-trip batean, tokiko jantzi marka bat sortu dute. Haien lehentasuna, ingurumena errespetatzea dela diote, kalitatezko produktoak erabiliz.

Abentura hasi zuten duela gutti, Lisa Leroy Alan Elizondorekin solastatu da.

2021eko Apirilaren 02a

BERRIAK

Kukuxoak haurtzaindegia hedatzekotan

kukuxoak_haurtzaindegia_hedatzekotan

MP3 jaitsi

Lekorneko "Kukusoak" haurtzaindegia ttikiegia da.

Gaur egun hogei bat familia hartzen ditu Basoitia auzoan, baina galdea haundia da, bigarren haurtzaindegi baten proiektua ongi aintzinatua dute. Gerezieta auzoan, beste hamar haurrendako lekua izanen daiteke heldu den urteko sartzerako.

Aurélie Bellecave langilea, Olatz Idoarekin dugu.

2021eko Apirilaren 02a

BERRIAK

Ainara Azpiazu ilustrazio lanetan haurrekin

ainara_azpiazu_ilustrazio_lanetan_haurrekin

MP3 jaitsi

Urte guziz Bouquinville ttikia haur literatura festibala antolatzen du Baionako Libreplume elkarteak. Aurten, pandemia dela eta, arramoldatu dute.

Hala ere, eskolekin ari dira elkarlanean beti. Joan den astean, Baionako Oihana ikastolarekin eraman proiektua bururatu dute.

Urtero bezala, euskal idazle bat eta ilustratzaile bat etorrarazten dituzte, tailer batzuen eskaintzeko. Lehen egunean, Arrate Egaña idazlea egon da ikastolaneta biharamunean, Ainara Azpiazu ilustratzailea.

Ainara Azpiazuren klasea segitu du Kriztof Arotzarenak.

2021eko Apirilaren 02a

BERRIAK

Senegaleko Yassa oilaskoa Beskoitzeko ikastolaren alde

senegaleko_yassa_oilaskoa_beskoitzeko_ikastolaren_alde

MP3 jaitsi

Yassa oilaskoa irrisa eta bixkotxarekin proposatuko dute Beskoitzeko ikastolan apirilaren 10ean. Manaketak apirilaren 6a gabe beharko dira egin.

Julen Jauregi ikastolako burasoak, Panpi Mercapideri xehetasunak eman dizkio.

2021eko Apirilaren 02a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016