BERRIAK

Usopop-en 8. edizioa iragan da

Usopop-en_8._edizioa_iragan_da

MP3 jaitsi

Sarako Lizarrietako lepoko usotegietan, sasoin huntan sareek musikari lekua uzten diote. Joan den larunbatean Usopop festibalaren 8. edizioa iragan da han, eta Sarako plazan segitu igandean.
Leku xoragarri batean ezagutzen ahal dira talde berri edo ez hain berriak.
Usopopek 600 bat jende bildu ditu aurten.
Panpi Mercapide ibili da bere mikroarekin, arratsalde apaleko giroa jastarazten dauku:

2017ko Ekainaren 01a

BERRIAK

Ttattolak 15 kandela

Ttattolak_15_kandela

MP3 jaitsi

Hazparneko Ttattola gaztetxeak bere 15. Urte Betetzea ospatuko du larunbat huntan.
Bertso bazkari eta kontzertuak programan dira.
Nahia eta Maialen gaztetxeko kideak dira, bainan ez dute ber esperientzia gaztetxe huntan, lehenik Maialenek erraiten dauku noiz sartu zen :

2017ko Ekainaren 01a

BERRIAK

Ttukuttuku haurtzain etxea eraikitzen

Ttukuttuku_haurtzain_etxea_eraikitzen

MP3 jaitsi

Luma haurtzaindegiaren hestearen ondotik proiektu berri bat plantan eman da Ziburun, Maison d’Assistante Maternelle edo Haurtzain etxe bat : Ttuku-ttuku izenarekin. 4 haurtzain elkartu dira horrentzat, Maiena, Céline, Elorri eta Joana.
Marga Forestier mintzatu da Elorri Elizondo eta Maiena Garcia Basurco haurtzainekin.
Hasteko haurtzaindegi batekin ezberdintasuna esplikatzen digu Maienak :

2017ko Maiatzaren 31a

KRONIKAK | NIK DAKIDALA

Otsolab :sanoki kontsumitzeko saltegia ideki da

Otsolab_:sanoki_kontsumitzeko_saltegia_ideki_da

MP3 jaitsi

Otsolab saltegia ideki da Baionan, Panpi Merkapide Ixabel Cassan De Gorostarzurekin hizketan egon da, Nik Dakidala kronikarentzat.

2017ko Maiatzaren 31a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2017 05 30

Adi_2017_05_30

MP3 jaitsi

Kintsukoroi, Anai Arrebak, Atzekabe, Furyo, Alt-J, Kashiwa Daisuke, Plymouth Fury, Dispatch, Biters, Senbei, The Dillinger Escape Plan, Smash It Combo.

2017ko Maiatzaren 31a

BERRIAK

Ezpeleta Jokoz Kanpo dago

Ezpeleta_Jokoz_Kanpo_dago

MP3 jaitsi

Pinpulka elkarteak aurten ere hitz ordua emaiten dauku Ezpeletan, larunbatean ekainaren 3an, Jokoz Kanpo karrikako ikusgarrien 8. edizioarentzat.
Patxi Belly antolatzailearekin mintzatu da Panpi. Urte batetik besterat beti hor direla, eta beti berrikuntzak edo sorpresak eskaintzeko:

2017ko Maiatzaren 30a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016