KRONIKAK
BARATZEGINTZA

"Geroz eta gehiago jendek zepoak eman eta leizor asiatiakoak harrapatzeko hobe"

_geroz_eta_gehiago_jendek_zepoak_eman_eta_leizor_asiatiakoak_harrapatzeko_hobe_

MP3 jaitsi

Udaberriko lehen egunen bezperan, hotzaren presentzia azpimarratu digu Juan Migel Olaizola kronikariak.

Horrezgain, udan leizor guziak sortu aitzin, oraindela momentua leizor asiatikoa sobera hedatu aitzin harrapatzeko, bakotxak bere etxean egiten ahal duen zepoak instalatuz.

2021eko Martxoaren 19a

BERRIAK

Kosmetika naturalak lekuko osagai eta biologikoekin

kosmetika_naturalak_lekuko_osagai_eta_biologikoekin

MP3 jaitsi

LUR KOSMETIKO NATURALAK behar bada, Maitena Ariszagaren erakusmahaitik pasa zizte jadanik, izan Azkaine, Sara edo Senpereko merkatuan.

Osagai biologikoak, lekukoak eta berziklagarriak, egin ahala erabiltzen ditu. Senpertarraren ezagutzaren egitera joan zauku Kriztof Arotzarena.

2021eko Martxoaren 19a

BERRIAK

Maylis Etxegoien azkaindarrak bere etxeko lurretan instalatu du Indartia landaretegia.

maylis_etxegoien_azkaindarrak_bere_etxeko_lurretan_instalatu_du_indartia_landaretegia_

MP3 jaitsi

Hazitik abiatuta, landare ttipiak ateratzeko eta saltzeko helburuarekin, duela hiru hilabete hasi da Maylis Etxegoien salmenta egiten. Helburua du bere hazietatik abiatuta landaretegia eta hazten dituen landareak bere ingurumenean integratzea, eta horregatik ere polonizatzaile edota txoriei ere pentsatuta antolatu du gunea, baita ekoizpena ere.

4000 landare ditu, 5000 izango ditu udaberriko lili ttipiekin, landaretegi ttipia, berak hala hautatu duelako ere.

Arantxa Idiederrek egin du Azkaingo Indartia landaretegiaren bisita.

Azkaingo merkatuan atxemanen duzue Mailis Etxegoien, edo bestenaz zuzenki bere etxean: asteazken eta larunbatean atsaldez, ostegun ostiral egun guzian, webgunean manatuz, ondotik bere etxaldean biltzen ahal dituzue.

2021eko Martxoaren 19a

KRONIKAK
LIBURU/DISKA

"As The Love Continues lan konzientea da, kezkatua eta aldi berean argia"

_as_the_love_continues_lan_konzientea_da_kezkatua_eta_aldi_berean_argia_

MP3 jaitsi

25 urteko ibilbidea duen Eskoziako Mogwai taldea aurkeztu digu hilabete honetako musika kronikan Joanes Garcia Basurkok.

Mogwai taldeak As The Love Continues izenarekin, hamargarren diskoa atera du.

2021eko Martxoaren 19a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Martxoaren 18ko Etxalar eta Baztango berriak

martxoaren_18ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2021eko Martxoaren 18a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Martxoaren 18ko Lehuntzeko berriak

martxoaren_18ko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2021eko Martxoaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016