KRONIKAK
KULTURA

Liburutegi publikoen algoritmo politiko bideratuen arriskuaz

liburutegi_publikoen_algoritmo_politiko_bideratuen_arriskuaz

MP3 jaitsi

Liburutegi publikoen funtzionamendua neutroa ote da?

Liburu aholkuak algoritmo bidez egiten diren garai honetan, politika sartzen da ere liburutegietarat hautuen egiteko momentuan.

Nora Arbelbideren hilabete huntako aipagaia da, Panpi Mercapide haren gan hurbildu da Bizrritzeko mediatekara.

2021eko Martxoaren 18a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2021 03 16

adi_2021_03_16

MP3 jaitsi

Sara Zozaia ft Ro, Subsistak And The Aggromondarrak, Kaserna, Addar, The Paper Kites, Feu! Chatterton, Vita Bergen, Juan Wauters, Kings of leon, My Expansive Awareness, Nuclear, Gizmachi

2021eko Martxoaren 17a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Martxoaren 17ko Makea eta Lekorneko berriak

martxoaren_17ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2021eko Martxoaren 17a

KRONIKAK
LIBURU/DISKA

Hartza euskaldunen abere totemikoa ote da ?

hartza_euskaldunen_abere_totemikoa_ote_da_

MP3 jaitsi

Hartza eta jendartearen arteko harremana zaila den garai honetan, Aines Hariztoik hartzak gure istorian, euskal kulturan izan duen lekuaz atera liburua gomendatzen dauku.

Garai batez, Xiberoan hartzari aitañi deitzen ziotelarik, Hartza euskaldunen abere totemikoa ote da?

Hartzaren figura euskal kulturan Iker Uthurralt Saint-Esteben-en liburua aipatu dio Arantxa Idiederri.

2021eko Martxoaren 16a

BERRIKETARIAK | SARA

Martxoaren 16ko Sarako berriak

martxoaren_16ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2021eko Martxoaren 16a

BERRIAK

Mendi arauak kabalen kudeaketarako eta elkarbizitza errazteko

mendi_arauak_kabalen_kudeaketarako_eta_elkarbizitza_errazteko

MP3 jaitsi

Itsasu, Ezpeleta eta Ainhoako herriko etxeek elkarlanean abeltzainekin, mendi arauak onartu dituzte Mondarrain-en erabilpenarentzat. Artzamendirentzat berdin, Itsasu eta Bidarraiko herriarekin besteak beste.

Araudien helburua da Mendien kudeatzea, zenbat kabala igotzen den, ze eremutan eta ze maneretan.

Mendi bakotxak bere problematikak ditu, Betizuak edota Pottoken presentzia besteak beste. Arantxa Idieder mintzatu da Itsasuko hautetsi den Mirentxu Paraxu Elizalderekin.

2021eko Martxoaren 16a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016