BERRIKETARIAK | ITSASU

Martxoaren 1eko Itsasuko berriak

martxoaren_1eko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2021eko Martxoaren 01a

BERRIAK

Suteak kaltetu mendietako kabalak bazkatzeko diru bilketa abiatu dute

suteak_kaltetu_mendietako_kabalak_bazkatzeko_diru_bilketa_abiatu_dute

MP3 jaitsi

Larrun mendian 800 hektarea erre dira duela aste bat pasa. Pastore Lore elkarteak diru bilketa kanpaina abiatu du bazkarik gabe gelditzen diren kabalentzat soro eta belarra erosteko.

Joan den ostegunean, laguntzaileak hasi ziren lehen mañaterak pausatzen eta pottokei bazka ekartzen.

Traktorearekin lanean zela atxeman dugu Pastore Lore elkarteko presidente ordea, Jean Louis Laduche. Pastore Lore laguntzeko, leetchi.com webgunean egiten ahal duzue.

2021eko Martxoaren 01a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Otsailaren 26ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

otsailaren_26ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2021eko Otsailaren 26a

BERRIAK

Paueko Hegaldia taldearen disko berria

paueko_hegaldia_taldearen_disko_berria

MP3 jaitsi

HEGALDIA, Paueko Lagunt eta Maita elkartearen gizon koroak disko berria plazaratu du, HERRIA GOGOAN izenarekin, 14 kantuz osatua.

Diskoaz mintzatzeko, Mixel Iribarren kantaria elkarrizketatu du Kriztof Arotzarenak. Diskoa eskuratzeko, 05 59 02 09 43 edo laguntetamaita@gmail.com

2021eko Otsailaren 26a

BERRIAK

Baionako peñen %40 zailtasun ekonomikoan da

baionako_penen_40_zailtasun_ekonomikoan_da

MP3 jaitsi

55 elkartek osatzen dute GAB Baionako Bestetako Peñen kolektiboa.Kolektibo honek 12 proposamen egin zizkion Bestetako Batzordeari, geroaz gogoetatzeko, joan den abenduan. Adibidez, gazteriaren erakartzeko, belaunaldien arteko nahasketa bultzatzeko, besta garaian gerta daitezken diskriminazioei buru egiteko, transizio ekologikoa bestetako osagai nagusietan sartzeko etabar.

Bestalde, jakin peña horien %40 diru zailtasunetan direla, COVID krisia gatik. Haizegoa Peñako Gilles Barnebouglekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2021eko Otsailaren 26a

BERRIAK

"Gehiena maite dutana da boilurra, freskoa, ogi xerra batean gurin pixka batekin"

_gehiena_maite_dutana_da_boilurra_freskoa_ogi_xerra_batean_gurin_pixka_batekin_

MP3 jaitsi

Boilurraren sasoi betean gira, luxuzko onddo beltza kiloa 1000 eurotan erosten ahal duzue momentu honetan. Angeluko merkatuan Balme etxeak proposatzen du boilurra bere produktu ezberdinetan.

Amaia Uribarri saltzailearen gana joan da Marga Forestier, mikroarekin.


2021eko Otsailaren 26a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016