BERRIAK

Sara gaindi

Sara_gaindi

MP3 jaitsi

Mendi ibiladi batetara gomitatzen gaituzte Sarako Har Hitza elkartekoek.
Igande huntan, 28 kilometroko ibilaldi bat proposatua da. Saran gaindi, leku desberdinetako izen euskaldunak ez ahanzteko helburuarekin.
Olatz lankideari xehetasunak eman dizkio Ellande Alfaro antolatzaileak.

2017ko Maiatzaren 05a

KRONIKAK | ZAZUKERIAK

Kafea, Barrakuda eta Promenatzen

Kafea__Barrakuda_eta_Promenatzen

MP3 jaitsi

Zazukeriak Panpi Merkapideren eskutik eskainiak zaizkizue!

2017ko Maiatzaren 05a

BERRIAK

Zokoatik Mundura

Zokoatik_Mundura

MP3 jaitsi

Zokoa Munduan hitzordua emanan da, maiatzaren 7an. Dantza eta hitzaldien artean, beste kulturak eagutzeko parada ukanen duzue.
Mikel Epaltza eta Jean-Philippe Michelenak erraten daukute, antolatzaile den " Harremana " elkartea zer den :

2017ko Maiatzaren 04a

BERRIAK

Sahara ziburun

Sahara_ziburun

MP3 jaitsi

Zokoa Munduan ekitaldia, aurten Mendebaleko Saharari zuzendua izanki, ostirale huntan, Ziburuko Baltsanen hitzaldi bat antolatua da gaueko 7etan.
Parte hartzaileetan Beñat Hach Embarek Irizar izanen da.
Berekin solastatu da Panpi, eta bere burua aurkezterakoan, erraiten dauku 2 nortasun badituela:

2017ko Maiatzaren 04a

KRONIKAK | KULTURA

Laister baratzera

Laister_baratzera

MP3 jaitsi

Baratzea lanetako prest izanen da laister. Hola erraiten digu Juan-Miguel Olaizolak.

2017ko Maiatzaren 04a

BERRIAK

Natura eta Lurra 4 urtez

Natura_eta_Lurra_4_urtez

MP3 jaitsi

Ainhoan, maiatzaren 1ean " Natura eta Lurra "ren eguna antolatuko dute 4. aldiz.
Feira Herriko eta auzo herrietako laborari eta ekoizleekin antolatua da.
Robert Zaldua, Ainhoako animazio taldekoak erraiten dauku nundik eta zertako jin den egun hunen egiteko xedea :

2017ko Apirilaren 25a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016