BERRIKETARIAK | SARA

Otsailaren 2ko Sarako berriak

otsailaren_2ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2021eko Otsailaren 02a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

"Merkatua eskertzen dugu, bezeroak ikusten ditugulako, oharrak egiten dizkigute"

_merkatua_eskertzen_dugu_bezeroak_ikusten_ditugulako_oharrak_egiten_dizkigute_

MP3 jaitsi

Lekorneko Garro baratzegintza kooperatibaren kronika honetan, lan taldearen lan parte garrantzitsua deskubritu dugu. Ostiralero Kanboko merkatuan saltzen ditu bere ekoizpenak Garrok.

Elena Agurren ikustera joan da Arantxa Idieder merkatu egun batean.

2021eko Otsailaren 01a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Otsailaren 1eko Azkaingo berriak

otsailaren_1eko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2021eko Otsailaren 01a

BERRIAK

Senpereko trailaren hamargarren ediziorik ez da izanen aurten

senpereko_trailaren_hamargarren_ediziorik_ez_da_izanen_aurten

MP3 jaitsi

Mendiko trailen sasoia abiatzen du urte guziz Senperekoak, eta aurtengoa ezeztatu behar izan dute antolatzaileek. Martxoan, 10garren edizioa ospatzekoa zuten, manera berezi batez gainera, baina dena heldu den urtera pusatzea deliberatu dute. Olatz Idoate, Sebastien Irazoki antolatzaile eta lasterkariarekin egon da.

2022ko martxoarendako speaker edo esatari euskaldun bat xekatzen dute, helmugan animazioa egiteko. Beraz, interesa edo gogoa baldin baduzue, ez zazuela duda eta horiekin harremanetan sar, beren Facebook orrialdearen bidez.

2021eko Otsailaren 01a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Urtarrilaren 28ko Etxalar eta Baztango berriak

urtarrilaren_28ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2021eko Urtarrilaren 29a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Urtarrilaren 29ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

urtarrilaren_29ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2021eko Urtarrilaren 29a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016