BERRIKETARIAK | SENPERE

Urtarrilaren 7ko Senpereko herriko etxeko berriak

urtarrilaren_7ko_senpereko_herriko_etxeko_berriak

MP3 jaitsi

Elur Alberdi hilabetero gurekin da Senpereko berriak emateko.

2021eko Urtarrilaren 08a

BERRIAK

Publikorik gabeko buruz burukako pilota txapelketak segitzen du

publikorik_gabeko_buruz_burukako_pilota_txapelketak_segitzen_du

MP3 jaitsi

Pilotan, Garaziko Super prestige lehiaketa bukatu berria delarik, Peio Larralderen garaipenarekin, Frantziako Federakuntzaren buruz burukako txapelketak hartuko du segida egutegian. Funtsean bada bi asteburu hasia dela eta aurten formula berri batekin, pilotari guziak multxotan banatuak baitira.

Pilotariak zertan diren jakiteko, horietako batekin elekatu da Olatz Idoate, Ion Iturberekin.

2021eko Urtarrilaren 08a

BERRIAK

'Eleketa' erakusketa oraindik ikusgai duzue urtarrila bukaera arte Hazparnen

_eleketa_erakusketa_oraindik_ikusgai_duzue_urtarrila_bukaera_arte_hazparnen

MP3 jaitsi

Euskal Kultur Erakundeak bultzatu Eleketa multimedia erakusketa ibiltaria eta Zapat(h)ari, Hazparneko zapatagintzari buruzko proiektu antropologikoa eta artistikoa, trabatu zituen COVIDaren krisiak 2020an.

Bi ekimenak zertan diren jakiteko, Terexa Lekumberri, Euskal Kultur Erakundeko langilearekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2021eko Urtarrilaren 08a

BERRIAK

Andoni Maillard artistaren obran zuek ere parte hartu

andoni_maillard_artistaren_obran_zuek_ere_parte_hartu

MP3 jaitsi

À¢Â€ÂœPoints de vueÀ¢Â€Â festibala kari, obra parte hartzailea burutu du Andoni Maillard artistak, 3000 imanekin. Hozkailuan kolatzen diren À¢Â€ÂœmagnetÀ¢Â€Âetaz ari gira. Publikoak ere bere ekarpena egin dezake, iman bat mugituz, kenduz edo bere etxetik ekarritako beste bat gehituz.

Baionako Charles De Gaulle plazako bizikleta garagearen pareta batean ikus daiteke. Arte ikasketak bururatu ondotik, 2009an hasi zen bere obrak erakusten Andoni Maillard. Kriztof Arotzarenak elkarrizketa du.

2021eko Urtarrilaren 08a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Urtarrilaren 7ko Lehuntzeko berriak

urtarrilaren_7ko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2021eko Urtarrilaren 07a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Urtarrilaren 7ko Etxalar eta Baztango berriak

urtarrilaren_7ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2021eko Urtarrilaren 07a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016