BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Urtarrilaren 22ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

urtarrilaren_22ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2021eko Urtarrilaren 22a

BERRIAK

Kotilunak mamuak uxatzen hasiak dira

kotilunak_mamuak_uxatzen_hasiak_dira

MP3 jaitsi

Uztaritzeko Kotilunak herriko auzo desberdinetan ibiliko dira, udaberria heldu arte mamu txarren uxatzeko. Igande goizez joko dute 10etarik goiti. Arruntzatik hasi ziren urtarrilaren 17an.

Gari Mujika kotilunak, Panpi Mercapideri erran dio zer den ezberdintasuna joaldunekin.

2021eko Urtarrilaren 22a

BERRIAK

Gona eguna antolatu dute Xalbador kolegioan

gona_eguna_antolatu_dute_xalbador_kolegioan

MP3 jaitsi

Gona bat emaiteagatik, Fouad, Lilleko transgeneroa bere lizeotik kanporatu zuten, zonbeit egun berantago bere buruaz beste egin zuen abenduaren 16an.

Kolegioko ikasleen sensibilizatzeko, Xalbador kolegioan Kanbon, gona eguna antolatu dute urtarrilaren 18an, mutil eta neskak gona batekin kolegiorat etortzea gomitatuz.

Gorka Arotcharen Hezkuntza Aholkulariak azaldu dauku egitasmoa.

2021eko Urtarrilaren 22a

BERRIAK

"Txinatarrentzat haurdunaldiak ez ditu bakarrik 9 hilabete irauten, baizik eta 15 hilabete"

_txinatarrentzat_haurdunaldiak_ez_ditu_bakarrik_9_hilabete_irauten_baizik_eta_15_hilabete_

MP3 jaitsi

Ernalketa aitzineko hilabeteak, eta erditzen ondokoan ere kondutan hartzen dituzte txinatar medikuntzan.

Haurdunaldiaz mintzatu zauku aldi honetan Jone Bordato, txinatar energetika tradizionalaren ikuspunduan oinarrituz.

2021eko Urtarrilaren 22a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

"Fruitu arbolak mozteko garaia da"

_fruitu_arbolak_mozteko_garaia_da_

MP3 jaitsi

Juan Migel Olaizola kronikariarekin, neguan egiten diren arbola mozteak aipatu ditu aldi honetan Panpi Mercapiderekin, eta bereziki fruitu landareak.

2021eko Urtarrilaren 22a

BERRIAK

"Lagun ainitz baditut euskaldunak eta ez nuen maite bakarrik enetzat frantsesera pasatzea"

_lagun_ainitz_baditut_euskaldunak_eta_ez_nuen_maite_bakarrik_enetzat_frantsesera_pasatzea_

MP3 jaitsi

Pantxika eta Marie-k urte osoko formakuntza sakona egiten dute euskara ikasteko. Itsasuko Gau Eskolarekin pasa dira irratiko estudioetatik bisitan.

Zergatik euskara ikasi nahi zuten eskatu die Olatz Idoatek.

2021eko Urtarrilaren 22a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016