BERRIAK

Mikel Dalbret "Nire azken obrak iragartzen du urrengoa"

mikel_dalbret_nire_azken_obrak_iragartzen_du_urrengoa_

MP3 jaitsi

Uztaritzeko Ttok erakusgelan Mikel Dalbret-en margo erakusketa joan den urtarrilaren 6az geroztik ikusi dezakezue, baina apirilaren 2 a arte ere atxikia izanen da, IF artista uztaritztarraren erakusgelan. Olatz Idoatek, handik pasatzeko parada izan du eta, xantzaz, protagonistarekin mintzatu da.

2021eko Urtarrilaren 15a

BERRIAK

Azkaingo pilota elkarteak bere 90 urteak markatu nahi ditu

azkaingo_pilota_elkarteak_bere_90_urteak_markatu_nahi_ditu

MP3 jaitsi

Azkaindarrak Bat, Azkaingo pilota batasunak 90 urte beteko ditu 2021 urte honetan. Jakin gabe xuxen osasun egoera nola garatuko den, erakusketa bat prestatzen ari dira, eta arduradunak hasiak dira jadanik urtemuga nola ospatuko duten pentsatzen.

Eguna gelditua dute, eta programa ongi aintzinatua, xehetasunak hartzeko, Olatz Idoate Laurent Albisturrekin bildu da.

2021eko Urtarrilaren 15a

BERRIAK

Antzerki eramaile izateko tailerra proposatuko du Peio Berteretxek

antzerki_eramaile_izateko_tailerra_proposatuko_du_peio_berteretxek

MP3 jaitsi

Haur eta nerabeei eskaini antzerki tailer gero ta gehio dira.

Jostakin elkarteak Makea aldean antzerkia beti sustatzen du, eta ildo hortatik pentsatu dute antzerki eramaile izaiteko ikastaldia antolatzea heldu den udan. Izena emateko: jostakin.elkartea@gmail.com

Peio Berteretxe herritarra, antzerkilari profesionala, izanen da tailer hauen animatzaile. Panpi Mercapide harekin mintzatu da.

2021eko Urtarrilaren 15a

BERRIAK

Euskal kulturaren ondare immaterialaren parte

euskal_kulturaren_ondare_immaterialaren_parte

MP3 jaitsi

Frantziako Kultura ministerioak egitasmo deialdi bat abiarazten du urtero. Kultura ondare immaterialaren alor batean gaitasunak dituzten laborategi eta elkarteei zuzendua zaie.

Deialdi horrek inbentario-fitxak ekoiztea du xede. Horrela, 2018 eta 2020 urteen artean, Euskal Kultur Erakundeak neguko bestei lotuak diren lau inbentario-fitxa osatu zituen. Sarean ikus daitezke.

Xehetasunak bildu ditu Kriztof Arotzarenak, Terexa Lekumberri EKEko langile eta etnologoaren bidez.

2021eko Urtarrilaren 15a

BERRIAK

Baztango hamabost herrietatik hiru oraindik zinpeko-alkaterik gabe

baztango_hamabost_herrietatik_hiru_oraindik_zinpeko_alkaterik_gabe

MP3 jaitsi

Elizondo, Erratzu, Amaiur edota Elbete, Baztan osatzen duten 15 herrien parte dira. Herri bakotxak, zinpeko-auzapeza badu.

Zinpeko auzapezak, eguberri aitzineko igandean hautatzen dituzte, bi urtero. Eta 15 auzapez horien ordezkari nagusia, Baztango auzapeza da. Aspaldian plantan den antolaketa berezia da Baztango idatzietan, 1437 urtean agertzen zena jada. Baztango auzapeza, eta beraz Baztango Batzar nagusiko burua den Joseba Otondorekin hitz egin du Arantxa Idiederrek.

Momentuz, Arizkunen, Iruritan eta Elizondon zinpeko-alkaterik gabe dira.

2021eko Urtarrilaren 15a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Aturri bazterreko hezegunea ezagutzara joan gira Julen Jauregirekin

aturri_bazterreko_hezegunea_ezagutzara_joan_gira_julen_jauregirekin

MP3 jaitsi

Julen Jauregi "Myfenec" elkarteko arduradunarekin segituko dugu 2021 urte honetan ere hilabeteroko kronikan. Naturaz arituko gira, aditua baita, eta bereziki ur guneetaz.

Aurten, Aturri bazterrera eramaiten gaitu. Olatz Idoatek botak jantzi eta harekin ibili da.

2021eko Urtarrilaren 15a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016