BERRIKETARIAK | AZKAINE

Abenduaren 14ko Azkaingo berriak

abenduaren_14ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2020eko Abenduaren 14a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Abenduaren 14ko Itsasuko berriak

abenduaren_14ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2020eko Abenduaren 14a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

"Iduritzen zait aurten izai handia nahi duela jendeak"

_iduritzen_zait_aurten_izai_handia_nahi_duela_jendeak_

MP3 jaitsi

Juan Migel Olaizola Lafitte dendako kronikariak, urte bukaerako bestak nola antolatzen dituzten aipatu digu, eta bistan dena izaiak.

2020eko Abenduaren 11a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Abenduaren 11ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

abenduaren_11ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2020eko Abenduaren 11a

BERRIAK

Eguberriko opariak erosiz Integrazio Batzordea lagundu

eguberriko_opariak_erosiz_integrazio_batzordea_lagundu

MP3 jaitsi

Joan den asteburuko arrakasta ikusirik, Bil ta Bila elkarteak haren jostailu salmenta berriz ere plantan ezartzea deliberatu du, ostiral, larunbat eta igande honetan.

Uztaritzeko ikastolak eta Integrazio Batzordeak asteburu guzian salmenta berezia prestatua dute Larresoron, Olentzerori, opari ideien emaiteko aukera paregabea. Olatz Idoate, Lore Aristizabal antolatzailearekin mintzatu da.

2020eko Abenduaren 11a

BERRIAK

"Zailtasun handia izan dute idazkari elebiduna atxemateko"

_zailtasun_handia_izan_dute_idazkari_elebiduna_atxemateko_

MP3 jaitsi

Zazpi urtez Ainhoako herriko etxeko administrazioaz arduratu ondotik, Donamartiri eta Donoztiriko herriko etxeetako idazkari postua hartu du Maialen Deliartek.

Haren gana hurbildu da Kriztof Arotzarena, Donamartiriko herriko etxera joanez, haren ezagutza eta ibilbidea hobeki ezagutu nahian.

2020eko Abenduaren 11a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016