BERRIAK

Otsokop kooperatibak kideak bilatzen ditu aktibitatea garatzeko

otsokop_kooperatibak_kideak_bilatzen_ditu_aktibitatea_garatzeko

MP3 jaitsi

Baionako OTSOKOP kooperatiba parte hartzaileak baditu proiektuak urte bukaera honetan. Kide gehiago lortzeko ateak idekiko ditu larunbatetan.

Xehetasunen bila joan da bertara Marga Forestier eta Ixabel Cassan de Gorostarzu Otsokop-eko kideak egin dio bisita.


2020eko Abenduaren 04a

KRONIKAK
KULTURA

Alternatibak edo utopiak kontatzea eta irakurtzea proposatzen duen webgunea

alternatibak_edo_utopiak_kontatzea_eta_irakurtzea_proposatzen_duen_webgunea

MP3 jaitsi

Aines Haristoy Bilketa.eus atariko kronikariak aldi honetan, beste webgune bat aipatzea proposatzen digu. Irakurketa sarean egiteko manera, baina berezitasun ainitzekin. Zirriborroak eta Gerok atarirako sortzaile izatera bultzatzen ditu idazleak. Gainera, zuen telefonoetan ipuinak, whatsapeez edo telegram bitartez ukaiten ahal dituzue egunero, edo begi alfer edo akituentzat, idazleak berak irakurrita ipuina entzuten ahal duzue.

Aines Haristoyek aurkeztu dio Arantxa Idiederri.

2020eko Abenduaren 04a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Abenduaren 4ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

abenduaren_4ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2020eko Abenduaren 04a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Ur-ipurtatsa hurbiletik segitzen duen Julen Jauregirekin hizketan

ur_ipurtatsa_hurbiletik_segitzen_duen_julen_jauregirekin_hizketan

MP3 jaitsi

Ur-ipurtatsa egun batez erreka bazterrean ikusi baldin baduzue, xantza izan duzue. Biziki diskretua da, 500 gramo eta kilo bat artean pizatzen duen abere ttipia da.

Ipar Euskal Herrian, Akitanian edota Nafarroan agertzen dira azkenak orain, eta babestu behar dela ere kondatu digu Julen Jauregik. Etsaia nagusi bat du gainera Europako bisoiak, Amerikako bisoia, ainitzez handiagoa dena.

2020eko Abenduaren 04a

BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Biarritzeko herriko etxearen berri hartu dugu hilabetere bezala

biarritzeko_herriko_etxearen_berri_hartu_dugu_hilabetere_bezala

MP3 jaitsi

Hetsialdia kari, Miarritzeko herriko etxearen mobilizatzea, beharretan direnak laguntzeko aipatu digu besteak beste Viviane Ithurssary-k.

Haurrei zuzendu aktibitate kaierrak ere proposatzen ditu herriak.

2020eko Abenduaren 04a

BERRIAK

Gizarte Ekintzarako Herriko Zentroa CCASaren funtzionamendua hobeki ezagutzeko

gizarte_ekintzarako_herriko_zentroa_ccasaren_funtzionamendua_hobeki_ezagutzeko

MP3 jaitsi

Hiriburuko Gizarte Ekintzarako Herriko Zentroa edo CCAS delakoaren lana hobeki ezagutuko dugu. Aipatuko dugu ere garai berezi hau nola kudeatzen ari diren.

Niko Elizalde zuzendariaren gana joan da Kriztof Arotzarena.

2020eko Abenduaren 04a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016