BERRIAK

Gogotik abesbatza ostiral gau honetan Kanbon

Gogotik_abesbatza_ostiral_gau_honetan_Kanbon

MP3 jaitsi

Gogotik gizon abesbatzak kantaldi bat emanen du ostiral huntan, 21:00tan, Kanboko elizan.

Kaiet Krouspeire, taldeko kide batekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2020eko Irailaren 18a

BERRIAK

Izotz Ertzak eta Basajaundereak tTok erakustokian

Izotz_Ertzak_eta_Basajaundereak_tTok_erakustokian

MP3 jaitsi

Izotz Ertzak eta Basajaundereak. Hau da Uztaritzeko tTok galerian abiatu den erakusketaren izena.

IF uztariztarrak Basajaundereekin ekologiaren arloan kultur aniztasunaren lekua galdekatzen du eta Keixetak Izotz Ertzak sailarekin klima aldaketa hartu du ardatz, margolanak eta zeramikak sortuz

Arantxa Idieder hurbildu da erakusgelara, eta Keixeta artistarekin mintzatu da.

2020eko Irailaren 18a

BERRIAK

Xilaba Hiriburun abiatzen da asteburu honetan

Xilaba_Hiriburun_abiatzen_da_asteburu_honetan

MP3 jaitsi

Banakako XILABA Ipar Euskal Herriko bertsolarien xapelketa buruilaren 19an hasiko da Hiriburun, azaroaren 21an, Donibane Lohizunen bururatzeko. 28 bertsolarik kantatuko dute.

Finala aitzin, 4 kanporaketa, 3 final-heren eta 2 final-aitzineko izanen dira. Izturitzeko final-herenean sartuko da Odei Barroso, urriaren 31an. Amets Arzallus xapeldun-ordea, lehen final-aintzinekoan zuzenki sartuko da. Sustrai Kolina azken xapeldunak ez du parte hartuko

Odei Barroso bertsulariari hitza eman aitzin, Ainhoa Sarasua eta Lur Renteria epaile lanetan ariko direnekin solastatu da Kriztof Arotzarena.

2020eko Irailaren 17a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Irailaren 17ko Etxalar eta Baztango berriak

Irailaren_17ko_Etxalar_eta_Baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2020eko Irailaren 17a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Irailaren 16ko Makea eta Lekorneko berriak

Irailaren_16ko_Makea_eta_Lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Astezkenero 8:45ean, BeƱat Bidegain laguntzailearen berriak.

2020eko Irailaren 16a

BERRIKETARIAK | HIRIBURU

Irailaren 16ko Hiriburuko berriak

Irailaren_16ko_Hiriburuko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean Mathieu Elgoihen laguntzailearen berriak.

2020eko Irailaren 16a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016