BERRIAK

Alsaziako arnoa Urruñako ikastolaren alde

alsaziako_arnoa_urrunako_ikastolaren_alde

MP3 jaitsi

Ikastolek aurten ez dituzte haien usaiako diru iturri diren ekitaldiak antolatu ahal izan. Ondorioz burumuinak beroarazi dituzte burasoek, salmenta desberdinak antolatuz.

Urruñako ikastolak Alsaziako "Leiber" etxeko arno salmenta proposatzen du, Sebastien Irazoki buraso arnozaleak erran dion bezala Panpi Mercapideri.

2020eko Azaroaren 30a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Azaroaren 26ko Lehuntzeko berriak

azaroaren_26ko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2020eko Azaroaren 27a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Azaroaren 27ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

azaroaren_27ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2020eko Azaroaren 27a

BERRIAK

"Hazparnen lanean ari gira trafikoa hobetzeko"

_hazparnen_lanean_ari_gira_trafikoa_hobetzeko_

MP3 jaitsi

Hazparnen, talde berri batek hartu zuen joan den maiatzean, herriaren kudeaketa, Isabelle Pargade auzapeza buru.

À¢Â€ÂœBideak, sareak eta bizi ingurumenazÀ¢Â€Â arduratzen den Sébastien Durritzague axuantarekin pundu bat egin du Kriztof Arotzarenak, obretaz nagusiki.

2020eko Azaroaren 27a

BERRIAK

Kafetegi-haurtzaindegia sortzeko, zuen laguntza behar du Magalak

kafetegi_haurtzaindegia_sortzeko_zuen_laguntza_behar_du_magalak

MP3 jaitsi

Bada bi urte Ihintza Irungarai eta Louise Rechede-k kafetegi-haurtzaindegi proiektua buruaren xoko batean dutela. Eta nola diren gauzak, momentu zailenean, preseski pandemia egoera honetan, menturaz, aterabidea atxeman dute.

Departamendutik diru funts bat azaleratu berri da, eta hori aukera ederra izan daiteke. Haatik denen beharra izanen dute, bozka bidez lortzen delako. Olatz Idoate, egon da Ihintza Irungaraiekin.

2020eko Azaroaren 27a

BERRIAK

À¢Â€ÂœLauak enpresan egiten ari diren kanporaketek sindikatuen beharra erakusten duteÀ¢Â€Â

a_a_aoelauak_enpresan_egiten_ari_diren_kanporaketek_sindikatuen_beharra_erakusten_dutea_a_a_

MP3 jaitsi

À¢Â€ÂœKanporaketa kolektiboa, lurraldearen suntsitzaileÀ¢Â€Â banderola eta xingola beltza Aiherrako Lauak lantegi aitzinean ezarri ditu LAB sindikatuak ostiral eguerdi huntan.

138 langileren kanporaketa abiatu da Aiherra eta Hazparneko LAUAK taldeko 3 lantegietan.

Ekintzaz xehetasunak galdegin dizkiogu LAB sindikatuko Heren Muruagari.

2020eko Azaroaren 27a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016