BERRIAK

Abenduaren 18ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

abenduaren_18ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2020eko Abenduaren 18a

KRONIKAK
KULTURA

Amalurra eta lasaitasuna loratuz

amalurra_eta_lasaitasuna_loratuz

MP3 jaitsi

Bi lan aurkeztu dizkigute gaur IKAS zerbitzutik.

À¢Â€ÂœAmalurra opor beharretan daÀ¢Â€Â Maddi Zubeldiak eta Xano Halsouetek sortu ipuin musikatua aurkeztu digu IKASeko Unai Zubeldiak. Ondotik, beti Ikas-ek argitaratzen duen À¢Â€ÂœLasaitasunez LoratuzÀ¢Â€Â Karta Kutxa - Maialen Alfaro egilearen eskutik argitasunak.

2020eko Abenduaren 18a

BERRIAK

Iletegiak bere ekoizpenak sarean ere saltzen ditu

iletegiak_bere_ekoizpenak_sarean_ere_saltzen_ditu

MP3 jaitsi

Sarako iletegia enpresa Arrosarat joanen da ondoko hilabeteetan.

Gaur egun nola doan enpresa, ekoizpen berriak, urte ondarreko opari ideiak ere aipatu ditu Aña Andiazabal Iletegikoak Panpi Mercapiderekin. Webgune berria estrenatu dutelarik.

Jakin larunbat honetan ILETEGIA irekia izanen dela, 10:00etatik 12:30tara eta 15:00etatik 17:30tara.

2020eko Abenduaren 18a

BERRIAK

Ogi Bihia okindegi berria estrenatu dute Bidart anaiek

ogi_bihia_okindegi_berria_estrenatu_dute_bidart_anaiek

MP3 jaitsi

Hazparneko Bidart familiak, beste okindegi bat ideki berri du. OGI BIHIA izena du, eta lehengo Lur Berriren lekuan da.

Christophe eta Sébastien anaiek, aitaren segida hartu dute.

Saltegi eta labetegi berria bisitatu du Kriztof Arotzarenak, Sébastien Bidart gidari.

2020eko Abenduaren 18a

BERRIAK

Hiri erdiko arnas gune berdeaz jabetu da Hiriburuko herriko etxea

hiri_erdiko_arnas_gune_berdeaz_jabetu_da_hiriburuko_herriko_etxea

MP3 jaitsi

11 garren mendeko LISSAGUE eremuaz jabetu berri da Hiriburuko herriko etxea.

Herri erdian dago, Basté-Quieta auzoan - kasik 2 hektareako eremua du, parke handiarekin jauregitto bat eta kapera bat ere bai.

Hortaz gehiago galdegin dio Kriztof Arotzarenak, Alain Iriart Hiriburuko auzapezari.

2020eko Abenduaren 18a

KRONIKAK
KULTURA

Giltzurrunak: neguari lotutako organoak aipatu dizkikgu Jone Bordatok

giltzurrunak_neguari_lotutako_organoak_aipatu_dizkikgu_jone_bordatok

MP3 jaitsi

Energetika txinatar tradizionalaren egutegiaren arabera, neguan sartuak gira joan den azaroaren 14az geroz.

Neguak dakarren energia, baita giltzurrunak ere aipatuko dauzkigu Jone Bordatok

2020eko Abenduaren 18a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016