BERRIAK

Etchebarne jatetxeko bazkaria etxera eramateko, ontzi berrerabilgarrietan

etchebarne_jatetxeko_bazkaria_etxera_eramateko_ontzi_berrerabilgarrietan

MP3 jaitsi

Jatetxeak hetsiak izanki, etxera eramateko platerak egiten dituzte gehienek.

Sukaldearen aktibitate batzu segitzeko manera. Lekorneko Etchebarne jatetxeak lehen konfinamenduan hasi aktibitatea segitzen du. Bainan banatzeko ontziak plastikozkoak izanik ere, berrerabilgarriak dira edo kontsignatuak.

Arantxa idieder hurbildu da Jerome Etxebarneren jatetxera.

2020eko Azaroaren 27a

BERRIKETARIAK | HIRIBURU

Azaroaren 25eko Hiriburuko berriak

azaroaren_25eko_hiriburuko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean Mathieu Elgoihen laguntzailearen berriak.

2020eko Azaroaren 25a

KRONIKAK
KULTURA

Biarritzeko mediatekak ere lanean segitzen du

biarritzeko_mediatekak_ere_lanean_segitzen_du

MP3 jaitsi

Aldi honetako kronikan Nora Arbelbidek, hetsialdiaren ondorioei egokitzeko, Miarritzeko Mediatekak À¢Â€ÂœKlik and KolektÀ¢Â€Â sistema plantan ezarri du.

Nora Arbelbide Mediatekako langilearekin egon da Kriztof Arotzarena.

2020eko Azaroaren 25a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2020 11 25

adi_2020_11_25

MP3 jaitsi

Sara Zozaia, Old School Funky Family, Habi, Destruktiva, Mamalarky, Torres, Sigur Ros, Tired Lion, Ours, The Cribs, Astray Valley, Hacktivist

2020eko Azaroaren 25a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Azaroaren 26ko Etxalar eta Baztango berriak

azaroaren_26ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2020eko Azaroaren 25a

BERRIAK

"Urte erdia hetsirik ez da posible, sobera luze da"

_urte_erdia_hetsirik_ez_da_posible_sobera_luze_da_

MP3 jaitsi

400 bat ziren Biarritzeko Galeries Lafayette denda hetsiaren aitzineko elkarretaratzean larunbatean.

Dendari, diskoteka buru, ostalari eta hautetsiak hor ziren berriz ere komertzioen idekitzea eskatzeko. Diru laguntzek ez dute estaltzen enpresek dituzten galtzeak. Frantziako presidenteak astearte huntan, komertzioen idekitzea jakinarazi behar lukeelarik, ostatu eta jatetxeak 2021 urte hastapena arte hetsiak egoten ahal lirateke.

Baiona, Biarritze edota Angeluko auzapezak hor ziren ere, baina ez dute hitza hartu.

Xalbat Dagerrezar Mugerre Elizaberriko trinketako burua, Donibane Garaziko ostalari bat eta Serge Isteque Biarritzeko komertsanten buruarekin mintzatu da Arantxa Idieder.

2020eko Azaroaren 24a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016