BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Azaroaren 13ko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

azaroaren_13ko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.

2020eko Azaroaren 13a

KRONIKAK
KULTURA

Yin eta Yang sinbolo ezaguna baina gaizki ezagutua

yin_eta_yang_sinbolo_ezaguna_baina_gaizki_ezagutua

MP3 jaitsi

Hilabetero gurekin dugu Jone Bordato shiatsularia. Aldi honetan, energetika txinatarraren oinarrian den Yin eta Yang sinboloa esplikatu dio Kriztof Arotzarenari.

Bata negatiboa eta bestea positiboa? Ez da hain sinplea.

2020eko Azaroaren 13a

BERRIAK

Zuen baratzekiak kutxa batean berreskuratu

zuen_baratzekiak_kutxa_batean_berreskuratu

MP3 jaitsi

Joan den uztailetik, Senpereko Mirentxu Azkarragak bere baratzeki, arroltze edo erreximentak tresna automatiko batean salgai ematen ditu Senpereko Amotze auzoan, etxaldearen ondoan.

Mirentxu Azkarragak Panpi Mercapideri bere burua aurkeztu dio.

2020eko Azaroaren 13a

BERRIAK

Mediatekak hetsiak dira bainan maileguak segitzeko antolatu dira

mediatekak_hetsiak_dira_bainan_maileguak_segitzeko_antolatu_dira

MP3 jaitsi

Kanboko mediatekako ateak ere adibidez hetsiak dira bainan maileguak hala ere posible dira, mediatekako webgunean hautatu eta harat bila joanez.

Panpi Mercapide mintzatu da Kati Bereterbide liburuzainarekin.

2020eko Azaroaren 13a

KRONIKAK
KULTURA

Joanes Kortxario Txipia hobeki ezagutzeko

joanes_kortxario_txipia_hobeki_ezagutzeko

MP3 jaitsi

Joanes Zuhigaraitxipi À¢Â€ÂœKortsario txipiaÀ¢Â€Â-ren bizi kondaira egin dauku Joseba Aurkenerena kronikariak. 17garren mendearen itsas giroan sartzen gaitu Josebak, Kriztof Arotzarenarekin batera.

2020eko Azaroaren 12a

BERRIKETARIAK | LEHUNTZE

Azaroaren 12ko Lehuntzeko berriak

azaroaren_12ko_lehuntzeko_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan, bi astero Pierre Guillemotonia laguntzailearen Lehuntzeko berriak.

2020eko Azaroaren 12a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016