BERRIKETARIAK | SARA

Urriaren 20ko Sarako berriak

urriaren_20ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2020eko Urriaren 20a

BERRIAK

Ostalarien ihardokitzeak azken neurrien ondotik

ostalarien_ihardokitzeak_azken_neurrien_ondotik

MP3 jaitsi

Gehienik 6 lagunekin elkartzen ahal da orain gune publikoetan. Taldeak 10tik 6rat murrizteko manua eman du Eric Spitz departamenduko prefetak joan den larunbatean. Ostatuak eta jatetxeak neurriei egokitu behar zaizkie. Astearte honetan, beste neurri batzu gehitu ditu tartean, ostatuak gaueko 10etan hetsiko direla ostegun gauetik aitzina, jatetxeak ez aldiz. Lekuko festak, ikasle gaualdiak eta eskola ateraldiak ere debekatu ditu.

Baionako Coffee Muxu eta Uztaritzeko Arruntza auzoko Leku Eder ostatuetan ibili da Kriztof Arotzarena, ihardokitzeen biltzera, Henri Dascon eta Maritxu Lamarens-ekin egon da.

2020eko Urriaren 20a

BERRIAK

Elkartea indartu nahian, etorkinak laguntzen dituen Eskuz Eskuk jendea bilatzen du

elkartea_indartu_nahian_etorkinak_laguntzen_dituen_eskuz_eskuk_jendea_bilatzen_du

MP3 jaitsi

Etorkinen laguntzeko eta gerizatzeko xedez, sortu zen Eskuz Esku Makea eta Lekorne aldeko elkartea.

Hastapenean, berehalakotasunari erantzunez muntatu zuten elkartea. Orain, denbora gehiago hartu nahi lukete elkarte proiektuaren lantzeko À¢Â€Â“ eta dei bat luzatzen diete nahiant guziei, hortaz interesatuak balira. Elkartearekin harremanetan jartzeko: eskuzesku@yahoo.com edo deitu Laure 06.63.77.43.82.

Esku Esku elkarteko Pantxika Arburuarekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2020eko Urriaren 20a

BERRIAK

À¢Â€ÂœPetit guide du patientÀ¢Â€Â hitzaldia ezeztatu dute

a_a_aoepetit_guide_du_patienta_a_a_hitzaldia_ezeztatu_dute

MP3 jaitsi

Osasun mentalaren astea kari, Angeluko Herriko Etxeak eta Baionako ospitaleak antolatu konferentzia ezeztatu berri dute.

Urriaren 22an izan behar zen, bainan prefetaren azken osasun neurriak direla eta ezeztatu behar izan dute. À¢Â€ÂœPetit guide du patientÀ¢Â€Â Lilia Mary Domballek animatu mintzaldian, eri bezala bizi izan dituenak kondatzen ditu, bere ikusmoldea ekartzen du umorearekin.

Hala ere hemen, haren hitzaldiaren aurkezpen bat, agian laster berriz emaiten ahalko duelako.

2020eko Urriaren 20a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Urriaren 19ko Azkaingo berriak

urriaren_19ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2020eko Urriaren 19a

BERRIKETARIAK | ITSASU

Urriaren 19ko Itsasuko berriak

urriaren_19ko_itsasuko_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Peio Ospital laguntzailearen berriak.

2020eko Urriaren 19a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016