BERRIAK

Urtea Maltan pasako duen Inti Lapeyrekin hitz egin dugu

urtea_maltan_pasako_duen_inti_lapeyrekin_hitz_egin_dugu

MP3 jaitsi

Mission Locale egituraren laguntzarekin, eta Erasmus proiektu bat baliatzen, Ipar Euskal Herriko hiru gazte Maltan daude gaur egun. Ema, Allande, eta Intik inglesa ikastea dute helburu lehena, baina esperientzia berriak ere bizi nahi dituzte. Olatz Idoate, Inti Lapeyrekin mintzatu da.

2020eko Urriaren 23a

BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Viviane Itursarrirekin Miarritze euskaraz

viviane_itursarrirekin_miarritze_euskaraz

MP3 jaitsi

Hilabetero Viviane Itursarriren gana doa Kriztof Arotzarena, Biarritzeko hitzordu desberdinak aipatzera, euskal hitzorduak azpimarratuz bereziki.

2020eko Urriaren 23a

BERRIKETARIAK | ETXALAR

Urriaren 22ko Etxalar eta Baztango berriak

urriaren_22ko_etxalar_eta_baztango_berriak

MP3 jaitsi

Ostegunetan Etxalartik Jon Azkarragaren Baztango berriak 8.45ean.

2020eko Urriaren 22a

BERRIAK

Integrazio Batzordearen aldeko Brik a Brak handia

integrazio_batzordearen_aldeko_brik_a_brak_handia

MP3 jaitsi

Integrazio Batzordearen aldeko Brik a Brak handia iraganen da Kanboko Xalbador kolegioan urriaren 24 eta 25ean, Bil Ta Bila elkartearen laguntzarekin.

Goizeko 9etarik arratsaldeko 6etarat, jateko eta edateko izanen dira tokian berean.

Panpi Mercapide, IEP Inklusiorako Egitura Pedagogikoa deitu gelako ikasle batzuen gana joan da. Bainan lehenik Lore Aristizabal, Uztaritzeko ikastolako Integrazio Batzordea komisioko kidea.

2020eko Urriaren 22a

KRONIKAK
KULTURA

Bizia abenturaz betea zuen Marga Andurain espioia ezagutzeko kronika

bizia_abenturaz_betea_zuen_marga_andurain_espioia_ezagutzeko_kronika

MP3 jaitsi

Marga Andurain, 20garren mendeko euskaldun abenturazalea eta espioiaren bizia kondatzen hasi zitzaukun Joseba Aurkenerena.

1925an, bere aita hil zen. Eta ondoriotasunaren diruari esker, Egiptorat joan zen, Kairorat, ofizialki edertasun saloi edo areto baten idekitzera... hori, ofizialki bakarrik, gatu horrek baitzuen beste buztanik... segida Joseba Aurkenerenarekin.

2020eko Urriaren 21a

KRONIKAK
BARATZEGINTZA

Konfinamendua, udako idortea edota udazkeneko uzta, Garroren berri hartu dugu

konfinamendua_udako_idortea_edota_udazkeneko_uzta_garroren_berri_hartu_dugu

MP3 jaitsi

Garro baratzezaintza biologikoan lanean ari den kooperatibara goaz hilabete honetan ere, Elena Aguerrekin. Konfinamendua aitzin joan zen Arantxa idieder Garrora. Azken hilabete hauek nola pasa dituzten aipatu dute. Neguko tenpestak, konfinamenduko lana, udako idortea eta udazkeneko sasoi sartzea.

Negutegietara hurbildu aitzin, hotz ganberatik pasa dira. Ondoko hilabetean, udazkeneko sasoian sartuta, sagarrondoetatik pasatuko dira, lehen uzta eman baitute aurten.

2020eko Urriaren 21a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016