BERRIKETARIAK | MAKEA

Urriaren 7ko Makea eta Lekorneko berriak

urriaren_7ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Asteazkenero 8:45ean, Paul Mendiburu laguntzailearen berriak.

2020eko Urriaren 07a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2020 10 06

adi_2020_10_06

MP3 jaitsi

Keu Agirretxea, Izaki Gardenak, Sua, Nihaur, Moto & Bandit Voyage, Will Butler, N.O.H.A, The Holy, Louis Jucker, The Ocean, Seether, Static X

2020eko Urriaren 07a

BERRIKETARIAK | SARA

Urriaren 6ko Sarako berriak

urriaren_6ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak.

2020eko Urriaren 06a

KRONIKAK
KULTURA

Frankismoak ekarri azken auzi militarrak aipagai Bilketa.eus-en kronikan

frankismoak_ekarri_azken_auzi_militarrak_aipagai_bilketa_eus_en_kronikan

MP3 jaitsi

1975ko udaberrian, Burgosko auzia eta bost urterara, azken hilabeteak bizi zituen erregimen frankistak zapalkuntza bortitza erabili zuen jatorri ezberdinetako aurkarien kontra, ETAko euskal militanteak eta FRAP izeneko talde ezkertiarreko ekintzaileak tarteko.

Garai hortako afixa bat berreskuratu du Baionako artxibategiak. Aines Haristoyek aipatu dio Arantxa Idiederri kronikan.

2020eko Urriaren 06a

BERRIAK

Kilima deitu haurzain etxea laster Azkainen

kilima_deitu_haurzain_etxea_laster_azkainen

MP3 jaitsi

KILIMA euskarazko Haurzain Etxeak bere ateak laster idekiko ditu, Azkainen azaroaren 2tik goiti. Herri zentroan, farmazia gibelean.

Mirentxu Errandonea, Maite Goienetxe-Zunda eta Isha Hiribarren haurzainak elkartu dira proiektu hunen gauzatzeko.

Isha Hiribarrenekin mintzatu da Kriztof Arotzarena.

2020eko Urriaren 06a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Urriaren 5eko Azkaingo berriak

urriaren_5eko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2020eko Urriaren 05a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016