BERRIAK

À¢Â€ÂœJatetxe herrikoia, lekuko ekoizleen produktu sanoak kozinatu, prezio xuxenak eskainizÀ¢Â€Â

a_a_aoejatetxe_herrikoia_lekuko_ekoizleen_produktu_sanoak_kozinatu_prezio_xuxenak_eskainiza_a_a_

MP3 jaitsi

Lekuko jatetxearen izpiritu batekin berriz ideki dute Hazparne Elizaberriko ETXEBERRIA jatetxea, Antoine Chépy eta Bianca Muller senar-emazteek joan den uztailean.

Elkarte moldean ibiltzen da, epe ertainean, SCOP kooperatiba bilakatzeko xedearekin. Elkarteko kideetan da Oier Bonetbeltx, Aiherrako Gozategia jatetxeko sukaldaria.

Proiektu berri hortaz xehetasun gehiago galdegin dio Kriztof Arotzarenak

ETXEBERRIA, Hazparneko Elizaberriko jatetxea da. Idekia da asteartetik larunbaterat, atsaldeko 6 orenetarik goiti. Igande eguerditan ere, erreserbatuz: 07 83 30 14 60 ra deituz eta posta elektronikoa association@etxeberria.fr

2020eko Irailaren 29a

BERRIKETARIAK | AZKAINE

Irailaren 28ko Azkaingo berriak

irailaren_28ko_azkaingo_berriak

MP3 jaitsi

Astelehenero 8:45ean Josephine Olhagaray laguntzailearen berriak.

2020eko Irailaren 28a

BERRIAK

Do It Yourself Maialen Zamponirekin

do_it_yourself_maialen_zamponirekin

MP3 jaitsi

Ekoekile deitu zonbait asteko formakuntza saio bat proposatu nahi du Maialen Zamponi jostunak.

"Do it Yourself" edota Zero Zabor izpirituarekiko sentsible den Lehunztarrak, kontsumo iraunkor baten inguruko formakuntza landu du. Helburua da, talde bat osatzea, urriaren 15etik goiti, ostegun gau guziz elkartzea, abenduaren 10a arte Baionako Ekitegian.

Hobeki eta guttiago kontsumitu, eguneroko iraultzak eraiki, ohiturak aldatzeko helburuarekin, bainan taldean.

Ostegunez 18h30-21h30 izango dira saioak, emaila malulacreation@gmail.com edo 07.61.26.92.24.


2020eko Irailaren 25a

BERRIKETARIAK | DONIBANE LOHIZUNE

Irailaren 25eko Donibane Lohizune eta Ziburuko berriak

irailaren_25eko_donibane_lohizune_eta_ziburuko_berriak

MP3 jaitsi

Ostiralero 8:45ean Jamattitt Dirassar laguntzailearen berriak.


2020eko Irailaren 25a

BERRIAK

Arimen gaua, zer da?

arimen_gaua_zer_da_

MP3 jaitsi

Arimen gaua, zer da? galdera huni erantzunen du Jaime Altuna antropologoak, irailaren 25ean ostiralez, Itsasuko Sanoki gelan arratseko 7.30tan.

Arrokagarai ikastolakoko "euskaraz bizi"taldeak du antolatzen hitzaldia. Antton Moustirats antolatzaileak erran dauku, Halloween bestak ez duela hemen funtsik. Bainan denboran hemen ere egiten zela:

2020eko Irailaren 24a

BERRIKETARIAK | MAKEA

Irailaren 23ko Makea eta Lekorneko berriak

irailaren_23ko_makea_eta_lekorneko_berriak

MP3 jaitsi

Astezkenero 8:45ean, Beñat Bidegain laguntzailearen berriak.

2020eko Irailaren 24a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016