KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

"Europa osoan 10.000 Arrano Arrantzale bikote dira, gutti da"

_europa_osoan_10_000_arrano_arrantzale_bikote_dira_gutti_da_

MP3 jaitsi

Errobi bazterrean dira hilabete honetan Julen Jauregi kronikaria eta Olatz Idoate, Larresoro eta Haltsu artean.

Hegazti berezia aipatu nahi izan du MIFENEC-eko animatzaileak, neguan agertzen den arrano arrantzalea. Hezeguneak, erreka guneak gustatzen zaizkio bainan ez du gehiago hemen gaindi gehiago kabirik egiten, pasatzen da bakarrik.


2023ko Abenduaren 21a

BERRIKETARIAK | BIARRITZ

Hitzordu desberdinen artean Biarritzen, Mizanbu gaztetxean eguberri gaua kontzertuekin larunbatean

hitzordu_desberdinen_artean_biarritzen_mizanbu_gaztetxean_eguberri_gaua_kontzertuekin_larunbatean

MP3 jaitsi

Renaud Davant, Biarritzeko herriko etxetik hilabete honetako hitzorduak aipatzeko:

  • Olentzero eta Maridomingi abenduaren 23an pasako dira, arratsaldeko 4etatik aitzina
  • Eguberriko gaua Mizanbu gaztetxean, lau kontzerturekin
  • "Miarritze argiz jantzirik" gune desberdinetan argiztapen bereziekin urtero bezala
  • BO Biarritzeko errugbi taldeaz pundua, egoera konplikatuan direlarik, urtarrilaren 5ean Briven kontra ariko dira

2023ko Abenduaren 21a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 12 19

adi_2023_12_19

MP3 jaitsi

Nakar, Libe, Mila Modu, Zuldar, Colour Revolt, Leap, Karen y los Remedios, Electric Six, Dirty Fonzy, The Japanese House, Slift, Endbroken

2023ko Abenduaren 20a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Brasil, Mallorca edo Alemanian ematen ditugu ikusgarriak bainan guretzat inportantea da hemen ere ematea, oreka hori nahi dugu atxiki"

_brasil_mallorca_edo_alemanian_ematen_ditugu_ikusgarriak_bainan_guretzat_inportantea_da_hemen_ere_ematea_oreka_hori_nahi_dugu_atxiki_

MP3 jaitsi

Asteazken goiz honetan, Bastidan kokatuak diren Lagunarte eta Clarenza elkarteetan, ekoizpen eta hedapen lana egiten duen Maite Garra gure estudioan genuen.

Izturiztarra sortzez, gaur egun Baionan bizi da.

Urtarrilean "Neguan" deitu asteburua antolatzen dute, hau aipatu du Panpi Mercapidek berekin eta itzaleko lana egiten duela aitortu dauku Maite Garrak.

2023ko Abenduaren 20a

EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2023 12 19

aspaldiko_gazteak_2023_12_19

MP3 jaitsi

Leire Ihidoy erizainarekin segituko dugu aipatzen xaharrek ukaiten ahal dituzten laguntzak: koordinazio sostengu baliabidea, erizain liberalak, etxeko laguntzaileak. Eta eguneko harrera.

Arantxa Oronoz, psikomotrizialariak, xaharreri aholkuak emaiten ahal dizkie, burumuinari gorputza berriz konektatzeko.

mintzoak.eus: ahozko memoriaren ataria linean begiratzen ahal da. Euskal Kultur Erakundeak sortua Pirineo Atlantikoetako departamenduarekin.

2023ko Abenduaren 19a

BERRIKETARIAK | SARA

Abenduaren 19ko Sarako berriak

abenduaren_19ko_sarako_berriak

MP3 jaitsi

Asteartero 8:45ean Ganex Etcheverrigaray laguntzailearen berriak

2023ko Abenduaren 19a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016